Netflixi zukua ateratzeko ezkutuko kodeak!

Netflixi zukua ateratzeko ezkutuko kodeak! Agian ez zenuen jakingo baina, ia denborarik galdu gabe, Netflix plataformaren edukia beste era batean esploratzeko eta eduki zehatzak topatzeko aukera existitzen da; guk erakutsiko dizugu nola! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflixi-zukua-ateratzeko-ezkutuko-kodeak/@@download/image/Captura de pantalla 2019-04-02 a las 09.55.36.png
2019/04/02

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Agian ez zenuen jakingo baina, ia denborarik galdu gabe, Netflix plataformaren edukia beste era batean esploratzeko eta eduki zehatzak topatzeko aukera existitzen da; guk erakutsiko dizugu nola!
Netflixi zukua ateratzeko ezkutuko kodeak!

Nahieran ikusteko plataforma honek, edukiak kontsumitzeko modua betiko aldatu du.  1997an sortu zen eta 2009rako, 10 milioi harpidedunen langa gainditu zuen arren,  2016an iritsi zen bere behin betiko egonkortasuna: mundu osoan 81,5 milioi harpidedun.
Baina egia da, eskaintzen duen katalogo zabal horren barruan nabigatzea, lan nekeza izaten dela askotan. Kontsumitzaileok jada onartu dugu ikus-entzunezkoak ekoizteko erritmoa zorabiagarria dela eta lagunarteko gomendio konkretuak salbu, ordu asko galtzen ditugula Netflix arakatzen eta "Zer ikusiko dut" galdetzen.
Zulo beltz horren barruan edukiak errazago topatzeko eta batez ere gustuko dituzun azpigenero zehatzetara iristeko, Netflix Codes izeneko webguneak, ezkutuko kode batzuk argitaratu ditu, erabiltzaileak eduki konkretuengana iristea errazten duena, beste modu batean ezinezkoa izango litzatekeena. 

Kode horiek erabiltzeko helbide hau jarri behar duzu nabigatzailean -jakina Netflixen harpidedun izan behar zara- http://www.netflix.com/browse/genre/XXX 

Hiru X horiek, 200 atal desberdinetan sartzeko aukera emango dizkizuten eta jarraian txertatu ditugun zenbakiengatik ordezkatu behar dituzu -Euskal Filmak atala zoritxarrez ez da existitzen-:

Akzioa eta abentura: 1365
Akziozko komediak: 43040
Akziozko thrillerrak : 43048
Helduentzako animazioa: 11881
Abentura: 7442
Estralurtarrak eta Zientzia Fikzioa : 3327

Animea: 7424
Akziozko animeak: 2653
Umorezko animeak: 9302
Drama animeak: 452
Fantasia animeak: 11146
Anime de terror: 10695
Zientzia Fikziozko animeak: 2729
Anime telesailak: 6721

Kirolak
Futbolaren inguruko pelikulak: 12803
Arte Martzialak: 8985
Arte Martzialak, boxeoa...: 6695
Kirolak: 9327
Kirola eta umorea: 5286
Kirol dokumentalak: 180
Kirol Dramak: 7243
Kirolaren inguruko filmak: 4370
Beisbola: 12339
Saskibaloia: 12762
Boxeoa: 12443

Dokumentalak: 6839
Dokumental biografikoak: 3652
Drama biografikoak: 3179
Mockumentariak (Dokumental faltsuak): 26
Kultura dokumentalak: 3675
Dokumental erlijiosoak: 10005
Bidaia eta abentura dokumentalak: 1159
Gastronomia eta abentura telebista dokumentalak: 72436
Dokumental historikoak: 5349
Zientzia eta naturaren inguruko dokumentalak: 2595
Zientzia eta naturaren inguruko telebistako dokumentalak: 52780
Dokumental espiritualak: 2760

Familian ikusteko pelikulak: 783
Kanpamentuak: 1252

Zinema Klasikoa :31574
Akzioa eta abentura zinema klasikoan: 46576
Komedia klasikoak: 31694
Drama klasikoak: 29809
Ingelesez besteko film klasikoak: 32473
Klasiko musikalak: 32392
Klasiko erromantikoak: 31273
Zientzia Fikziozko klasikoak: 47147
Thriller klasikoak: 46588
Telesail klasikoak: 46553
Zinema beliko klasikoa: 48744
Western klasikoak: 47465

Krimenak
Krimenen inguruko dokumentalak: 9875
Drama kriminalak: 6889
Thriller kriminalak: 10499
Krimenen inguruko saioak: 26146

Kultuzko zinema 7627
Umorezko kultuzko filmak: 9434
Beldurrezko kultuzko filmak:: 10944
Zientzia Fikziozko kultuzko filmak:: 4734
Kultuzko saioak: 74652

Genero beltza
Zinema beltza: 7687
Umore beltza: 869

Dramak: 5763
Liburuetan oinarritzen diren dramak: 4961
Benetako kasuetan oinarritzen diren dramak:: 3653
Film hezitzaileak: 10659
Film epikoak: 52858
Zinema esperimentala: 11079
Erlijiosoak: 26835
Fantastikoak: 9744
Misterioa: 9994
Garaiko zinema: 12123
Satanismoa: 6998
Satirak: 4922
Thriller psikologikoak: 5505

 

Hemen gainerako kodeak!