Netflixen hamar dokumental doan Youtuben

Pandemiarekin irabazten atera den horietako bat da Netflix; inoiz baino harpidetza gehiago lortu ditu azken asteetan, eta plataforma osasuntsu dabil. Baina egoera honen aurrean laguntza apur bat eskaintzeko prest ere azaldu da, eta haurrak zein nerabeak etxean daudela probesturik, plataformako hamar dokumental Youtubera igo ditu erabat doan ikusteko.
Hala, Our Planet, Abstract, Period. End of Sentence edota Explained dira Netflixek "askatutako" dokumentalak. ESTEKA HONETAN topatuko dituzue denak. Gainera, bideo bakoitza irakasleei azalpenak ematen laguntzeko hainbat aholkurekin igo dute. Kapituluak jatorrizko bertsioan daude eta azpitituluak dituzte (euskaraz, zoritxarrez, ez).