Netflixen telesailetan erretzea debekatuko dute

Netflixen telesailetan erretzea debekatuko dute 'Stranger Things' telesail arrakastatsuak polemika piztu ondoren, aurrerantzean ez dugu zigarrorik ikusiko plataforma digitalean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflixeko-telesailetan-erretzea-debekatuko-dute/@@download/image/1366_2000.jpeg
2019/07/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Stranger Things' telesail arrakastatsuak polemika piztu ondoren, aurrerantzean ez dugu zigarrorik ikusiko plataforma digitalean.
Netflixen telesailetan erretzea debekatuko dute

Aurrerantzean, piztutako zigarrorik ez dugu ikusiko Netflix plataforma digitaleko telesailetan. Halaxe iragarri dute arduradunek, azkenaldian estreinatutako hainbat telesailetako protagonistak etengabe erretzen agertzeagatik jasotako kritika eta salaketen ondoren. Azkena eta nabarmenena Stranger Things telesail arrakastasuaren 3. denboraldia izan da; bertan, hainbat pertsonai garrantzitsu erretzen ageri dira etengabe, eta horrek polemika handia piztu du, hain zuzen, haur eta nerabedun telesaila delako.

Truth Initativek argitaratu duenez, 2016. urtetik hona hirukoiztu egin da tabakoaren presentzia Netflixen. Hala, hemendik aurrera TV-14 edo PG-13 kalifikazioa duten telesail eta filmetan ez da zigarrorik ikusiko, ezta elektronikoak badira ere. Soilik historikoki beharrezkoa den kasuetan baimenduko dituzte.

Dena den, helduei zuzendutako telesailetan ere nabarmen murriztuko dute tabakoaren erabilera, eta erretzearen arriskuez ohartaraziko dute.