Netflixek pasahitza elkarbanatzea debekatu nahi du

Netflixek pasahitza elkarbanatzea debekatu nahi du Zenbat lagunen artean erabiltzen duzue kontua? Beharbada, laster aukera hau debekatuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflixek-pasahitza-elkarbanatzea-debekatu-nahi-du/@@download/image/netflix-christmas-movies-lead-1_2x.jpg
2019/10/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zenbat lagunen artean erabiltzen duzue kontua? Beharbada, laster aukera hau debekatuko dute.
Netflixek pasahitza elkarbanatzea debekatu nahi du

Orain arte, Netflix-ek ez du inolako arazorik jarri kontuak nahi beste lagunekin elkarbanatzeko orduan. Hain zuzen, askatasun horrek doako publizitaterik eraginkorrena eskaini dio online plataformarik ospetsuenari. Baina amaitu da eskuzabaltasuna; dagoeneko milioika lagunek erabiltzen dute Netflix, eta jendearen arreta bereganatu duenez, erabiltzaile bakoitzeko kobratzen hasteko asmoz dabiltza plataformaren arduradunak.

Hala, orain arte ohikoa izan da kontu bakar bat etxe edota hiri ezberdinetan bizi diren hiru edo lau lagunen artean erabili eta ordaintzea; Netflixi bost axola zitzaion. Aldiz, beharbada hemendik aurrera ezingo da sistema honekin jarraitu, eta IP ezberdinek ezingo dute kontu bera izan. 

Ziur aski, Netflixek HBO plataformaren sistema bera aplikatuko du; hain zuzen, HBOren kontua soilik gailu bakar batean erabili daiteke, ezin dira kontu bera bi gailu ezberdinetan aldi berean aktibatu. Antzeko zerbait egiteko asmotan dabil telesailen plataforma erraldoia.