Netflix, HBO eta Amazon Prime Video plataformetako telesailik baloratuenak

Netflix, HBO eta Amazon Prime Video plataformetako telesailik baloratuenak Telesail hauek zure zerrendan ere agertuko al lirateke? Beharbada batzuk harrituko zaituzte, eta baita beste batzuk ez agertzeak ere... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-hbo-eta-amazon-prime-video-plataformetako-telesailik-baloratuenak/@@download/image/85900da1-460d-446e-9568-db5f400ed132_16-9-discover-aspect-ratio_default_0.jpg
2021/07/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Telesail hauek zure zerrendan ere agertuko al lirateke? Beharbada batzuk harrituko zaituzte, eta baita beste batzuk ez agertzeak ere...
Netflix, HBO eta Amazon Prime Video plataformetako telesailik baloratuenak

Badakigu Gaizka Izagirreren gomendioek asko laguntzen dizutela streaming zerbitzu horiek eskaintzen duten katalogo, askotan zabalegian, merezi duen telesail bat aukeratzerako orduan. Hala ere, maiz ez da nahikoa izaten, egunero hamaika izenburu berri gehitzen baitira. Hori dela eta, hementxe plataforma bakoitzean baloraziorik onenak dituzten bost telesail. 

Datozen zerrendak, Rotten Tomatoes deitutako nazioarteko kritika webgunetik hartuta daude. Bertan ikusleek baloratuko ikus-entzunezkoen kritika onuragarriak kontuan hartu dira. Hona hemen emaitzak:

Netflix-en baloratuenak
1. The Crown: 8.62/10
Netflix-en hobekien baloratuta dagoen telesaila da, batez ere bere laugarren denboraldia. Telesail hau Britaniar Errege-erregina familiara hurbilketa bat da; eta horrekin, baita garaiko Britainiar Handiaren arazoen kontaketa ere. 


2. Unvelievable: 8.6/10
Telesail labur hau bigarren postuan dago. Kritiken artean honelakoak aurkitu daitezke: "Telesail hau bezalakoak justizia ezartzen duten mundu injustu batean". Marie deitutako neska baten benetako historia kontatzen du. Bortxaketa faltsu bat salatzeagatik seinalatua den nerabea da. Momentu horretatik, bi detektibek kasuan esku-hartzen dute egia aurkitzeko xedez. 


3. Russian Doll: 8.55/10
"Arrakasta borobila" bezalakoak irakurri daitezke kritiken artean. Izan ere, telesail ausarta eta dibertigarria da. Nadia Vulvokov protagonistak, behin eta berriz gau berdina errepikatuko du, bukle misteriotsu batean harrapaturik. Festa batera joaten da eta gau horretan bertan hiltzen da, datorren egunean berriz ere berpizturik esnatzen den arte. 


4. The Haunting of Hill House: 8.41/10 
Beldurrezko gaiak arrakasta izan ohi dute eta telesail hau gainera, oso ondo eraiki dago. Shirley Jackson-en eleberri batek egokitzapena da. Bertan anai-arreba batzuk azaltzen dira. Hauek madarikatutako etxe batean hazten dira. Helduak direnean, tragedia baten ostean, bertan elkartu behar dute berriz, eta iraganeko mamuei aurre egin. 

5. When they see us: 8.39/10
Estatu Batuetako epaiketa sistemaren eta arrazismoaren begirada gordina da telesail hau. Harlem auzoko bost neraberen istorioak kontatzen ditu. Amesgaizto bat biziko dute Central Park-en jazotako eraso baten erruduntzat seinalatzen dituztenean. 

HBO-n baloratuenak
1. The Wire: 9.75
HBO-ko balorazioetan klasikoak gaur egungoagoak direnekin nahasten da. The Wire telesaila da horren adibide. David Simons-en sorkuntza kultuzko telesail bihurtu da. Baltimore-eko auzo pobreetan gauzatzen da, non droga munduarekin lotutako hilketa bat ikertzen den. Bertan poliziaren ustelkeria eta narkotrafikoak dakarren miseria azalduko dira. 

 
2. The Sopranos: 9.25/10
Beste klasiko bat. New Jersey kanpoaldeko familia batean murgiltzen gaitu telesail honek, umore beltzez inguraturik. Tony Soprano mafiaburua da. Bere bizitzaren eta negozioaren kontrola galtzen ari dela ikusirik antsietate eraso bat bizitzen du eta horregatik psikiatra bat bisitatzen hasten da.
 
3. It’s a Sin: 9.21/10
Gaur egungo telesaila da hau, HBO-ren azkenetako arrakasta. 80. hamarkadako Londresen bizi diren bost lagunen bizitzaren kronika da. HIESak sekulako sarraskia eragin zuen orduan biztanlerian eta hori nola bizitu zen islatzen du. 
 
4. Treme: 9.12/10
Kritika askok honelako zerbait diote: “Telesail jakintsua, erakargarria, hunkigarria eta dibertigarria”. The Wire telesailaren sortzailek egina, hiri handi baten hondakinetatik sortzen den musika talde batean erdiratzen dira. Itxaropenari kantu bat. 
 
5. Veep: 8.94/10
Umorezko telesail hau HBO-ren komediarik arrakastatsuenetako bat da. Selina Meyer senatari ohia da protagonista satira politiko honetan. Konturatzen da lana ez zela espero zuena bezalakoa, baina bai ohartarazi ziotena bezalako ordea. 
 

Amazon Prime Video-n baloratuenak
1. Fleabag: 9.34/10
Phoebe Waller-Bridgen Prime Video-ren harribitxi nagusia da. Telesailak Fleabag-en (zorritsu) egunerokoa narratzen du. 30 urte beteta, eta bere lagun mina galdu ondoren, neska protagonista, zuzen eta lotsagabea, bizitza krisi batetik pasatzen ari da, laugarren horma eraitsiz ikuslea ere istorioaren parte bilakatuz. 

2. Transparent: 9.17/10
Jeffrey Tambor-ek jazarpen sexualagatik salaketak jaso ondoren, argi-ilunekin eta polemika artean amaitu bazen ere telesaila, transexualitateren inguruko drama hau oso ondo baloratuta dago. Pfefferman familiaren egunerokotasuna erabat aldatuko da, aitak, berriki jubilatutako irakasleak, bere seme-alabei emakume bezala identifikatzen dela komunikatzen dienean Maura izena hartuz.

3. The Underground Railroad: 8.79/10
Berriki katalogora gehitutakoa bada ere, berehala jaso ditu balorazio positiboak. Estatu Batuetako arrazagatiko bereizketaren historia kontatzen du. Sezezio gerran kokatzen da eta Cora Randall da protagonista, askatasun bila ihesi egin duen esklaboa. 

4. A Very English Scandal: 8.75/10
Hugh Grant protagonista duen telesail honetan Jeremy Thorpe-ren benetako historia kontatzen da. Erahilketa konspirazio bategatik epaitua izan zen lehen britainiar politikaria. Momentu hartan homosexualitatea despenalizatua izan zen, eta Thrope, alderdi liberaleko lider gazteak, indar guztiz ezkutatu nahian duen sekretu bat du.

5. Invincible: 8.74/10
Balorazio altuenetan aurkitu daitekeen animaziozko telesail bakarra da. Robert Krikman-en komikien egokitzapena. Mark Grayson da protagonista, zeinak superbotere batzuk jasotzen dituen herentzian eta Lurreko superheroi handienetako bilakatzen den bere aitarekin batera. Momentu horretan bere bizitza hankaz-gora jarriko da.