Netflix eta Facebook-en algoritmoek Alzheimerra prebenitzen lagundu lezakete

Netflix eta Facebook-en algoritmoek Alzheimerra prebenitzen lagundu lezakete Hori da Adimen Artifizialaren bitartez Cambridge Unibertsitateko ikertzaile talde batek erantzun zuen inkognita. Aurkikuntza honekin etorkizuneko medikuntza modu positiboan hauteman daiteke, batez ere Alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzari dagokionez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-eta-facebook-en-algoritmoek-alzheimerra-prebenitzen-lagundu-lezakete/@@download/image/algoritmo-netflix.jpg
2021/04/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hori da Adimen Artifizialaren bitartez Cambridge Unibertsitateko ikertzaile talde batek erantzun zuen inkognita. Aurkikuntza honekin etorkizuneko medikuntza modu positiboan hauteman daiteke, batez ere Alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzari dagokionez.
Netflix eta Facebook-en algoritmoek Alzheimerra prebenitzen lagundu lezakete

Cambrdige unibertsitateko ikertzaile talde batek minbizia eta Azlheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboen hizkuntza biologikoa argitzea proposatu zue eta aurten lortu dute, nola? Amazon, Netflix eta Facebook-ek eure erabiltzaileen kontsumoa aurreikusteko erabiltzen dituzten algortimo berdinak erabiliz.

PNAS aldizkari zientifikoan argitaratua izan zen ikerketa. Zer suposatuko du ordea aurkikuntza honek? Gaixotasunak sortzen dituzten zelulen barneko akats gramatikalak zuzentzen lagundu lezake. Honekin medikuntzak diagnostiko goiztiar bat eskaini lezakete eta aipatuko gaixotasunak izan ditzaketen pertsonen etorkizuna hobera aldatu. 

Izan ere, gaixotasun neurodegeneratiboan eta minbiziaren ikerketan ikaskuntza automatikoaren teknologia txertatzea erabateko aldaketa da. Azken helburua Adimen Artifiziala dementziak sortutako sintoma zehatzak ia erabat arinduko dituzten farmakoak sortzea izango da.


Giza gorputzeko proteinen jokabide okerra aztertzeko entrenatu zituzten algoritmoak eta aurkitu zuten Adimen Artifizialak ezagutza hauek berehala barneratu zituela, zientzialariek ehunaka urte behar izan dituztenean. 

Kondentsatu biomolekular aldakorren (zelulan aurkitzen diren proteina tantak) hizkuntza ikasteko eskatu zitzaion zehazki programari. Honela, minbizia eta Alzheimerra bezalako gaixotasunek sortzen duten funtzionamendu biologiko okerra zuzentzeko bidean jarri dira.