Netflix-en iragarkiak 2023. urtetik aurrera
Netflix erabiltzaileak eta mozkinak berreskuratzeko lanean ari da. Hori dela eta, merkeagoa den harpidetza modu bat gehituko du. Harpidetza honetan iragarkiak egongo dira eta 2023. urtetik aurrera jarriko da ofizialki funtzionamenduan.
Prezioaren inguruko informaziorik ez dago oraindik, ez eta iragarkiak noiz eta nola azalduko diren ere. Hori bai, erakundeak argi utzi nahi izan du iragarkiak harpidetzarik merkeenek soilik ikusiko dituztela. Iragarkirik nahi ez duenak, gehiago ordainduta, ez ditu ikusi beharrik izango.
Bestalde, streaming plataformak kontu partekatuekin amaitzeko estrategiak ere martxan jarri ditu. Izan ere, azkenaldian harpidedunak galtzen ari dira eta horren errua kontu partekatuei bota die. Horrekin amaitzeko, euren kontua partekatzen duten erabiltzaileei ordainketa estra bat inposatuko die.

