Netflix-ek iragarkiak gehituko ditu eta kontu partekatuei muga ezarriko die

Netflix-ek iragarkiak gehituko ditu eta kontu partekatuei muga ezarriko die Netflix oso argia izan da bere azken mezuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-ek-iragarkiak-gehituko-ditu-eta-kontu-partekatuei-muga-ezarriko-die/@@download/image/a921f040-4a1d-425a-a7e3-b8009188a7a5_alta-libre-aspect-ratio_default_0.jpg
2022/05/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Netflix oso argia izan da bere azken mezuan.
Netflix-ek iragarkiak gehituko ditu eta kontu partekatuei muga ezarriko die

Harpidedunen zifrak jatsi egin dira lehen aldiz hamaika urtetan. 200.000 harpidedun galdu ditu plataforma ezagunak eta datozen hilabeteetan gehiago galtzea espero du. 

Hori dela eta, diru-sarrerak gehitu beharrean aurkitu da handik edo hemendik. Horregatik, erakundeak, betoa jarri die  partekatutako kontuei eta gainera, zurrumurruak zabaldu dira iragarkiak txertatzen ere hasiko ez ote den. 

The New York Times hedabide ezagunak iragarri duenez berrikuntzak laster iritsiko dira. Urte honen amaiera aldean hain justu. Konpainiako exekutibo batek adierazi duenez "aldaketa azkar eta handiak" izango dira. Iragarkiengatik ikusleentzat ordainsariak ere egongo direla esan du. 

Exekutibo anonimo honek argi du: "Apple salbu, streaming  enpresa handi guztiek iragarkiak txertatzeko asmoa adierazi dute. Arrazoia argia da: jendeak prezio baxuagoko aukerak nahi ditu". Eta zuk zer nahiago, gehiago ordaindu eta iragarkiak ekidin ala iragarkiak irentsi eta gutxiago ordaindu
?