Netflix-ek bideo-jokoetara saltoa egingo du

Bideo-jokoak garatzen hasiko da bada Netflix. Pauso logikoa da askoren ustez eta beraz, albisteak ez du sekulako ezustekoa sortu. Gainera, maiatzean jakin zen bideo-jokoen ekimenak bideratuko zituen exekutiboaren bilaketan zebiltzala.
Oraindik ez dago informaziorik sortuko dituzten jokoen inguruan, baina kontratatu duten arduradunarekin joera atzeman liteke. Mike Verduk The Sims, Plants vs. Zombies eta Star Wars sagetako jokoak garatu ditu beste askoren artean.
Bestalde, bideo-joko horiek, film eta telesailen plataforma berean eskainiko dira, ikusi beharko da nola! Hori bai, adierazi dute gehiago kobratu gabe gehituko dutela zerbitzu hau. Bideo-jokoak datorren urtean txertatzea da asmoa.