Netflix botoi aleatorio bat prestatzen dabil

Netflix botoi aleatorio bat prestatzen dabil Zer ikusi erabaki ezinik minutuak eta minutuak ematen dituzunetako bazara hau izan liteke zure irtenbidea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-botoi-aleatorio-bat-prestatzen-dabil/@@download/image/netflix-shuffle.jpg
2020/08/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zer ikusi erabaki ezinik minutuak eta minutuak ematen dituzunetako bazara hau izan liteke zure irtenbidea.
Netflix botoi aleatorio bat prestatzen dabil

Netflix bere plataforma hobetzeko helburuarekin tresna berriak garatzen joan da urteetan zehar. Aldaketa hauek erabiltzaile guztientzat eskura jarri aurretik, erabiltzaile gutxi batuzk probatzen dituzte. Eta zer aurkitu dute oraingoan erabiltzaile hauek? Modu aleatorioan edukia erreproduzitzeko botoia. Horrela, ez du erabiltzaileak aukeratu beharrik zer ikusi.

Play something bezala azaldu da botoia, hau da erreproduzitu zerbait. Botoi aleatorio hau oraingoz telesail jakin batzuekin erabiltzen da. Netflix ordea, probaren bigarren fasean dago munduko zalantzati guztiak salbatzeko eta erabiltzaile guztien eskura egoteko aukera ahalik eta azkarren egon dadin.

Izan ere, ohikoa da Netflixen erabiltzaileen artean entzutea denbora pila galtzen dutela zer ikusi erabakitzen, askotan zerbait ikusteko gogoak galtzeraino. Horregatik Netflix-ek zapping-aren sinonimoa litzatekeen aukera dakar, edozein pelikula edo telesail aleatorioki aukeratzeko aukera zabalduz.

Berrikuntza hau beste baten ondotik dator: Azkenaldian erabiltzaileak ohartu dira ikusten jarraitu zerrendan jada ez direla azaltzen ikusten hasi baina jarraitu nahi ez zituzten telesail eta pelikula horiek. Izan ere, amorru apur bat ematen zuen ikusi nahi ez zenuen hori une oro Netflix-ek gogoraraztea. Honetaz gain, Netflix-ek jakinarazi du hilabeteko kuota ez diela ordainduko 24 hilabete plataforma erabili gabe dauden harpidedunei.