Netflix, audio formatuan

Netflix, audio formatuan Film eta telesailen plataformak podcast moduan funtzionatu nahi du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-audio-formatuan/@@download/image/1366_2000.jpeg
2020/10/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Film eta telesailen plataformak podcast moduan funtzionatu nahi du.
Netflix, audio formatuan

Berrikuntza bitxia aurkeztu berri du Netflixek; hemendik aurrera, soilik audioa entzuteko aukera eskainiko du, bigarren planoan. Aukera honekin, plataformaren erabiltzaileek telesail, film ala dokumental bat entzun dezakete mugikorreko ala tabletako pantailan beste gauza bat egiten dabiltzan bitartean. 

Aukera berri honekin, Netflixek lehia egin nahi die podcast eta audio-liburuei, batez ere bidaietan edo kalean. Soilik audioa entzuteko aukera berri hau Android-erako app bertsioan agertu da, eta oraingoz froga moduan jarri dute; abantailen artean interesgarriena da datu kopuru txikia gastatzen duela, ez duela bideorik kargatu behar. Zure programa gogokoena ikusi ez ezik, orain entzun egin dezakezu; hori da aukera honekin saldu nahi dutena.

Ideia arraroa dela uste baduzue, pentsatu une batez; zenbatetan ari zarete telesail ala programa bat "ikusten" irudiei erreparatu gabe? Mugikorrari telebistari baino kasu gehiago egiten diogu gehienetan, eta soilik zerbait interesgarria entzutean altxatzen dugu begirada.