Nest Film Students lehiaketa martxan!

Nest Film Students lehiaketa martxan! Uztailaren 2ra arte tartea duzu zure lana aurkezteko, azkar ibili! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nest-film-students-lehiaketa-martxan/@@download/image/nest-film-students-2018-1.jpg
2018/06/04
berria
Uztailaren 2ra arte tartea duzu zure lana aurkezteko, azkar ibili!
Nest Film Students lehiaketa martxan!

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak antolatutako lehiaketa da, berriki izena aldatu diotena; hala, Zinemaldiaren sail garrantzitsuenetako bat da Nest. Film Students bezala batailatutako lehiaketa hau.

 

Mundu osoko zinema ikasle gazteei luzatutako deialdia da. Gehienez ere hiru film labur aurkeztu ditzake ikastetxe bakoitzak, eta azken bi ikasturteetan egindakoak izan behar dute. Hilabete iraungo du lanak bidaltzeko epeak, uztailaren 2ra arte, eta jasotako proiektuen artetik hautatutako hamabost finalistek hartuko dute parte topaketan.

 

 

SARI BEREZIAK

Lehiaketan parte hartuko duten ikasleekin osatutako epaimahai batek aukeratuko du Panavision Sariaren irabazlea. Saria eskuratzen duen ikasleari RED Epic kamerari dagokion ekipamendu osoa eta Primo lehia estandarrak utziko zaizkio lau astez grabatzeko. Nahiago badu, ordea, 10.000 euroko kreditua jasoko du, Panavision etxearen edozein material alokatzeko.

 

Bestalde, Orona Saria jasoko du topaketako film labur berritzaileenak, 5.000 euroko ordainsaria.

 

PARTE HARTU NAHI? Irekita dago online izen ematea, Donostia Zinemaldiaren edo Tabakaleraren webgune ofizialetan. Hartu kamera eta animatu!