Nessy-ren kondairaren amaiera?

Bertako whiskey-z gain, Ness lakuan bizi den piztiari esker datorkio Eskoziari ospea. Urte luzez bertako ikusgarri nagusia izan da Nessy, eta milioika bisitari eraman ditu lakura. Italiar geologo batek, ordea, Nessy piztiaren agerpenei erantzuna eman diela uste du. Bere ustez, piztiak lakuaren azpian dagoen Glen More sakonunearekin zerikusi handia du. Izan ere, 1933-34 urteetan izan ziren piztiaren agerpen ezagunenak, eta data berean lurrikarak gertatu ziren Glen More sakonunean. Lurrikarek olatuak, soinu sakonak eta gas emisioak eragin zituzten, eta horiek denek piztiaren kondaira indartu omen zuten. Argitu al da Ness lakuko misterioa?