Neskatoen infernua: Irak

2.000 eta 30.000 dolar bitartean. Horixe balio dezake 11-12 urteko neskato batek Iraken. Inbasioak gerra ekarri zuen, eta gerrak miseria. Ondorioz, guraso askok alabak saltzen dizkete sexu-merkatari maltzurrei. Gainera, umeak lehenbailehen saldu nahi dituzte, 20 urterekin zaharregiak omen dira eta. Infernurik bada, Iraken sinonimo da.