Neskak gero eta ausartago

Urte luzez, maitasun kontuetan, mutilek eman dute lehen urratsa. Sexu harremanen gidari ere eurak izan dira. Dena den, neskak gero eta ausartagoak dira; pixkanaka gauzak aldatzen ari direla seinale.
Mutilen kontua izan da, urte luzez, sexu eta maitasun kontuetan lehen pausoa ematea. "Nahi al duzu elkarrekin atera gaitezen?", "Ostiral gauean gurasoak ez dira etxean egongo; nahi al duzu etxera etorri?" Mutilen ohiko esaldiak. Halaxe izan omen da. Hori ikusi dugu filmetan. Hori irakurri dugu liburuetan. "Neolitikotik horrela izan da. Gizonezkoak beti jabego pribatutzat hartu izan du emakumea. Beraz, sexu harremanei buruzko erabakiak gizonak hartu izan ditu", esan digu Luis Elberdin sexologo oreretarrak.
Gero eta lotsa gutxiago
Esan bezala, mutilek aurrea hartu izan dute orain arte. Hala ere, pixkanaka, gauzak aldatzen ari dira: "Gero eta neska gehiago ausartzen dira lehen pausoa ematen. Dena dela, oro har, proposamenak mutilek egiten dituzte oraindik", dio Olatz Berastegi sexologo ergoiendarrak. Gorane Etxeberria 21 urteko zeanuriztarrak ere iritzi bera du. "Ni ez naiz oraindik ausartu iniziatiba hartzen, lotsarengatik, baina koadrilako lagunek ez dute inolako lotsarik mutilei sentitzen dutena esateko", dio Goranek.
Ibon Sarasola 22 urteko hernaniarrak gauza bera dio: "Koadrilan mutilak gara guztiak, eta normalean gu izaten gara neskak gurekin etortzeko zirikatzen ditugunak. Dena dela, neskek proposamenak egitea ere ez da harritzekoa". Eta nola sentizen dira mutilak horrelakoetan? "Neska batek proposamenen bat egiten badit, primeran. Ez naiz inondik ere gaizki sentituko", dio Ibonek.
Sexu harremanak hizpide
Beste aldaketa batzuk ere gertatzen ari dira sexu harremanen itsas zabalean. Sexua noiz eta nola egin mutilek erabakitzen zuten orain arte. "Egun, ordea, gero eta neska gehiagok eskatzen diete bikotekideei beraien sexu beharrak asetzea. Horrez gain, gero eta ohikoagoa da gauza horiei buruz bikotekideen artean hitz egitea: zer gustatzen zaion bakoitzari, nola gozatzen duten gehien Emakumeak independentzia ekonomikoa lortzearekin bat hasi da hori guztia aldatzen, eta horrek ez du atzera bueltarik", adierazi digu Elberdinek. Amaia Usandizaga 23 urteko elizondoarra bat dator Elberdinekin: "Sexuaz inolako beldurrik gabe hitz egiten dut bikotekidearekin. Zergatik ez? Nire bikotekidea bada eta aurrera egin nahi badugu, sexu harremanak ondo zaindu behar ditugula uste dut. Beraz, hitz egin beste aukerarik ez dago. Izan ere, zaila da bikotekideak zuk zer nahi duzun asmatzea".
Eta zu, lotsatia al zara? Isilik geratzen diren horietakoa? Beldurrik ez izan, eta ez ahaztu: maitasun edo sexu harremanak bi pertsonen arteko kontua dira.