NESKA BAT JAIOTZEN DEN BAKOITZEAN 111 ZUHAITZ LANDATZEN DIRA INDIAKO HERRIXKA BATEAN

NESKA BAT JAIOTZEN DEN BAKOITZEAN 111 ZUHAITZ LANDATZEN DIRA INDIAKO HERRIXKA BATEAN Ekimen honek Indiako herrixka baten genero berdintasuna bultzatzea du helburu eta horrekin batera ekonomia hobetzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neska-bat-jaiotzen-den-bakoitzean-111-zuhaitz-landatzen-dira-indiako-herrixka-batean/@@download/image/image-2.jpg
2019/05/27

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ekimen honek Indiako herrixka baten genero berdintasuna bultzatzea du helburu eta horrekin batera ekonomia hobetzea.
NESKA BAT JAIOTZEN DEN BAKOITZEAN 111 ZUHAITZ LANDATZEN DIRA INDIAKO HERRIXKA BATEAN

Shyam Sundar Palatal indiarrak, Rajasthan herrixkako agintari ohiak, oso gazte zela, Kiran, bere alaba, galdu zuen. 2006an helburu bezala jarri zuen, jaiotzear zauden neska bakoitzaren bizia apreziatzea eta neska bat jaiotzen zen bakoitzean, bere ohorez 111 zuhaitz landatzen hasi zen.

Ekimen hau berehala eraldatu zen eta ordutik, neska bat jaiotzen den bakoitzean Piplantri herrixkako familiek ospatzeko 111 zuhaitz landatzen dituzte. Herritarrak, zuhaitzak landatzeaz gain, hauek biziraun dezaten arduratzen dira. Horrez gain, bertakoek 21.000 rupia (280 euro inguru) biltzen dituzten umearentzat eta gurasoek ere dirua jartzen dute, aurrezki kontu fiko bat sortuz neska jaioberriarentzat. Horrela, helduarorako diru bat ziurtatuta dauka.

Zuhaitzak landatu eta dirua umearentzat aurrezteaz gain, ekimenean parte hartzen duten familiek adierazpen bat sinatzen dute. Horrekin zin egiten dute jaiotako neskatxa horrek hezkuntza bat jasoko duela eta ez dela ezkonduko 18 urte bete arte.

Herrixka honetan urtean 60 bat neska inguru jaiotzen dira. Ekimen honen aurretik, guraso batzuek ez zuten begi honez ikusten neska baten jaiotza, balio gutxiago baitute Indian mutikoek baino eta garestiagoak baitira. Zuhaitzak landatzearen programa honen ondoren familiak askok ospatzen dute neskatxa baten jaiotza eta horrekin fetizidio femeninoaren kulturari aurre egiten zaio apurka bada ere.

Hamar urte baino gehiago igaro dira ordutik eta Piplantriko “eko-feminismo” eredua aurrera doa. Herrian hainbat espezietako zuhaitzak landatu dira eta hauek etekinak ematen hasi dira. Horrez gain, zuhaitzen inguruan herritarrek aloe vera landareak landatu hasi ziren pestizida natural moduan eta hauek ere etekin iturri bihurtu dira, aloe landarea prozesatu eta saltzen hasi direlako. Zuhaitzak, aloe vera landareekin batera, 8.000 bat pertsonen bizimodu bilakatu dira. Emakumeentzat etorkizun bat landatzeaz gain, Piplantriko herriak deskubritu du dirua zuhaitzetan dirua hazi daitekeela eta horrekin guztiontzat mundu hobe bat eraiki.