Nerea Kortabitartek migratzaileek Bidasoa ibaian bizitzen dutenaren inguruan idatzi du 'Baloreak' liburuan

Nerea Kortabitartek migratzaileek Bidasoa ibaian bizitzen dutenaren inguruan idatzi du 'Baloreak' liburuan Balio unibertsalek, poemek eta ilustrazioek osatzen dute liburua. Gaur aurkeztuko du lana, 19:00etan, Donostiako Amuitz tabernan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nerea-kortabitartek-migratzaileek-bidasoa-ibaian-bizitzen-dutenaren-inguruan-idatzi-du-baloreak-liburuan/@@download/image/NEREA K.jpg
2023/12/01
Balio unibertsalek, poemek eta ilustrazioek osatzen dute liburua. Gaur aurkeztuko du lana, 19:00etan, Donostiako Amuitz tabernan.
Nerea Kortabitartek migratzaileek Bidasoa ibaian bizitzen dutenaren inguruan idatzi du 'Baloreak' liburuan

Baloreak liburua "Gipuzkoako hamabi emakumeren ilustrazioen bidez egindako ibilbide poetikoa" dela azaldu du Hondarribian bizi den Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak. Ilustrazio bakoitza balio unibertsal batekin eta Kortabitartek idatzitako poema batekin lotuta dago. Egileak adierazi duenez, "Bidasoa ibaiko migratzaileen dramaz sentsibilizatzea eta hildako guztiei omenaldia egitea" da helburua.

Hamabi emakume ilustratzailek hartu dute parte: Sara Essery, June Martin, Maialen Arocena, Nerea Bermejo, Patri Taberna, Ane Garmendia, Julia Lasa, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Zuriñe Uriarte, Noelia Sierra eta Jone Taberna. Hitzaurrea Noelia Lorenzo Pino idazle irundarrak idatzi du: "Nerea Kortabitartek hegan aske dabiltzan bere hitzekin batera osatutako bilduma hau aurkezten digu. Laztandu eta bildu egiten duen erabateko gozamena. Eta astindu ere egiten duena. Batez ere, hurbil-hurbiletik eta ezintasun handiz bizi dugun Bidasoa ibaiaren tragedia. Ezinbesteko liburu da hau; migratzaileengan jartzen du fokua, eta zeharka, 2021aren hasieran altxatu zen mugako hesi itsusi eta bidegabe horretan'.

Baloreak hiru hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Liburu-dendetan eta egilearen webgunean eros daiteke.

Kortabitartek gaur aurkeztuko du liburua, 19:00etan, Donostiako Amuitz tabernan.