Nerea Ibarzabal, garaile Zumaiako final laurdenean

Nerea Ibarzabal, garaile Zumaiako final laurdenean 698,5 punturekin igandeko Bertso Txapelketan nagusitu zen markinarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nerea-ibarzabal-garaile-zumaiako-final-laurdenean/@@download/image/78bb76d9-084e-4d5f-80de-7f051e420140.jpeg
2017/10/09
albiste-laburra
698,5 punturekin igandeko Bertso Txapelketan nagusitu zen markinarra
Nerea Ibarzabal, garaile Zumaiako final laurdenean

Nerea Ibarzabalek Zumaiako plaza konkistatu zuen igandean. Saioko gazteena izan zen, eta  698,5 punturekin nagusitu zen. Txalo zaparrada bero bero batekin ospatu zuen Aitzuriko pilotalekuak markinarraren garaipena.

 

Azken final laurdena atorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibarren. Bertan arituko dira Beñat Lizaso, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Jon Maia, Maddalen Arzallus eta Xabat Galletebeitia. Hurrengo geltokia, finalerdiak izango dira.

 

Oraindik ez duzu ezagutzen Nerea Ibarzabal? Irakurri bertsolariari egin genion SEXUMATOIA:

NEREA IBARZABAL: "Nire klon batekin liatuko nintzateke, larrutan nolakoa naizen ikusteko”