Nerea Garmendia: "Sara Montielek eta biok oso harreman berezia daukagu"

'90-60-90' telesaila bukatu berri du Antena 3 katean; aurkezle lanean dabil aipatu katearen 3.0 proiektuaren irudi korporatibo bezala; eta antzezlan bat estreinatuko du apirilean. Badira bost urte 'Vaya Semanita'-tik alde egin eta Madrila aldatu zenetik, eta denbora honetan guztian ez dio lan egiteari, ikasteari edo profesioko jendea ezagutzeari utzi. Argazkilariari eskainitako distiraz gain, kazetariari ere eskaini dizkio makina bat kontu.
Donostiako Kursaal parean egin dugu hitzordua Nerea Garmendiarekin. Miss Gipuzkoako epaimahaikide lanak egitera etorria da Donostiara, eta elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu bidaia.
Duela hamar urte ikusi genuen lehenengoz pantaila txikian, Joxe Felipe Auzmendirekin Easy Peasy lehiaketa aurkezten. KTM gazteentzako saioa eta Hasiberriak telesaila egin zituen jarraian, eta Vaya Semanita-rekin ETBren mugak gainditu zituen arrakasta etorri zitzaion, zapping programek ospetsu egin baitzituzten Espainian Oskar Terolen taldearen esketxak. Made in China saioarekin Madrila jo nahi izan zuen taldeak, baina saioak ez zuen funtzionatu. Beasaingo aktoreak berehala topatu zuen toki bat, ordea, Los hombres de Paco telesail ospetsuan, eta ordutik ate dezente ireki zaizkio. Batez ere telebistan aritu izan da, baina film laburretan, antzerkian, edo publizitate munduan ere egin izan ditu lanak, tarteka.
Azken telesailean modelo rola jokatu zuen. Ez dakigu rol horrek utzitako arrastoa den edo heldutasunak emandako puntua, baina dotorezia ukitu berezi batekin azaldu zaigu zitara. Eta argazki saioa ikuskizun bat izan da. Nabari zaio kameren aurrean mugitzen oso ohituta dagoela, erraz jartzen da batera eta bestera. Paretik pasatu den jendeak geldialditxoa egin du eta eskuko telefonoarekin argazkiak atera dituzte batzuek, eta pixkanaka jende andana pilatu da. Azkenerako, apuru pixka bat ere ematen du argazki saiotik elkarrizketara pasatzeak. Baina Zurriolatik urrundu eta taberna koskor baten mahaiaren bueltan jarri garenean azkar erakutsi digu aktoreak oso tratu errazekoa dela, galderei natural erantzutea gustatzen zaiola.
Batez beste, bi milioi ikusle eta %13ko sharea. Hori asko ala gutxi da?
Cuatro katerako itzela; Antena3rako edo tele5erako eskas samarra...
90-60-90. Diario de una adolescente saioko datuak dira, zure azken telesailekoak.
Beno, orduan emaitza onak direla esan beharko da... kar, kar, kar. Ez, benetan, telesail honekin gertatutakoa nahiko arraroa da. Astelehenean jarri gintuzten, konpetentzian C.S.I. eta La señora bezalako bi telesail garrantzitsu geneuzkala. Lehen hiru asteetan kosta egin zitzaigun leku hartzea, baina gero astero igotzen joan ginen, azken atalean %16rekin bukatu arte. El Internadok, Antena3ko telesail izarrak, %15 du... Hala ere, zortzi atal baino ez dizkigute eskaini. Guretzat ez da porrota izan, denbora falta baizik. Gu pozik gaude.
Telesailen mundu hau ulertzeko audientzia kontuetan master bat egitea beharrezkoa da, ezta?
Bai, kar, kar... Azken finean, hori da gure eguneroko ogia. Egunero jarraitzen ditugu telesailaren datuak, baina baita konpetentziakoak edo gure lagunen bat tartean daukaten telesailetakoak ere. Hor aritzen gara datuak gora eta behera, berriketan... Hala ere, egia esan behar bada, askotan benetako adituek ere ez dute jakiten arrakastaren gakoa non dagoen. Arrakasta hori gertatu aurretik ez behintzat.
Zein da Silvia?
90-60-90ko nire pertsonaia. Modelo agentzia batean dago girotua telesaila, eta adina dela medio ibilbidearen azkenetan dagoen modelo bat da Silvia, puskatutako jostailu bat. Oso pertsonaia interesgarria izan da niretzat, bipolar samarra baitzen, eta erregistro asko ukitzeko aukera ematen baitzidan.
Zerbaitetan baduzue antzik: 30 urte bete berri dituzu eta fikzioan Silviak ere adin hori zeukan. Zuk ere izan al duzu krisi famatua?
Lagun arteko elkarrizketetan atera izan da krisiaren kontu hori... Nik, oraingoz, ondo daramat; adin bakoitzak bere xarma daukala iruditzen zait, eta tokatzen zaizuna disfrutatzen asmatu behar duzu. Egia da lanean dena ondo dihoakidala, eta horrek asko errazten dizkit kontu hauek; bi edo hiru urtez lanik gabe geldituko banintz... orduan, agian, Silvia bezala bukatuko nuke, baina ez dut uste.
Erakarri izan al zaitu inoiz modaren mundu horrek? Dolce & Gabanaren kanpaina bat egin zenuen behintzat...
Nik beti oso garbi izan dut aktore izan nahi dudala, hamabost urte nituenetik. Hala ere, lehen pausoak, hamasei-hamazazpi urterekin, modelo agentzia batean eman nituen, Donostian ez bainuen telebistako hautaprobetan muturra sartzeko beste biderik ezagutzen.
Gerora ere ez naiz asko aritu. Gustura egin izan ditut lan horiek, gustatzen zait argazki saioak egitea, baina askoz gehiago betetzen nau beste pertsonaia baten azalean sartzeak.
Ikasketak ere burutu zenituen Cristina Rotaren Arte Dramatikoko Eskolan eta Alicia Hermidaren La Barracan. Zein ekarpen egin dizute ikasketa horiek?
Egia esan, lanaren bidez ikasten da aktore izaten, baina hasteko behar duzun gutxieneko hori eskuratzeko, ez daude gaizki horrelako ikastaroak. Denetik pixka bat erakusten dizute: historia pixka bat, Stanislansky metodoa, ahotsa maneiatzeko ariketak, gorputz espresioa, inprobisazioa, yoga, esgrima, errezitatzea...

Lan eginez ikasten dela esan duzu. Zein proiektuk irakatsi dizu gehien?
Guztietatik ikasi dut zerbait, guztietan nik baino gehiago zekien jendearekin aritu naizelako; baina bat nabarmentzekotan, Los hombres de Paco nabarmenduko nuke. Juan Diego, Hugo Silva edo Adriana Ozores bezalako aktore pusken ondoan lan egitea luxua izan zen niretzat.
Espainian entzute gehien telesail horrek eman zizun.
Bai. Nik bigarren, hirugarren eta laugarren denboraldiak egin nituen; telesaila arrakastaren gorenean zegoen garaia, hain zuzen. Pentsa!, lau miloi ikusle inguru eta %20ko batez besteko sharea izan genituen. Gainera, nire azken kapitulua ikusienetariko bat izan zen. Komisariako psikologoa nintzen, Ruth izeneko neska zintzo bat, eta denboraldi guztian harrapatu ezinik ibili ziren satorra ni nintzela deskubritu zen. Lana hor bukatu zitzaidan, baina nahikoa modu dotorean; denboraldiko argumentuaren itxierako protagonista bezala. Beste batzuetan inor enteratu gabe kentzen zaituzte erditik...
Nolakoa da zure bizimodua da Madrilen?
Nire errutina errutinarik ez edukitzea da. Goizetik ahal dudan guztietan gimnasiora joaten saiatzen naiz, baina oraintxe bertan ez naiz gelditu ere egiten: grabaketak, elkarrizketak, konpromisoak...
Madrilen urte hauetan jende mordoa ezagutzeko aukera izango zenuen, ezta?
Madrilen lau lagun egiten badituzu, salbatuta zaude; horiek euren lagunak aurkeztuko dizkizute eta horien bidez beste pertsona batzuk ezagutuko dituzu... Hori bai, inguruan daukadan jende gehiena nire antzeko egoeran dago: profesiokoa da eta kanpokoa.
Made in China egitera Madrila joan zineten Vaya Semanita saioko gehienak bertan gelditu zarete. Mantentzen al duzue harremana?
Bai, bai. Lehengoan Borja Cobeagarekin egon nintzen bazkaltzen, Maribel ere etorri da Vaya tropa egitera... Azkenean, denok egin dugu topo Madrilen. Ordu asko pasatu genituen elkarrekin, eta oso harreman politak sortu ziren.
Famak eragiten al dizu estuasunik?
Ez. Oso lasai bizi naiz. Bakeroekin eta kamisetarekin ibiltzea gustatzen zait, eta telesailetan oso bestelako itxurarekin atera izan naizenez, kalean ez naute apenas ezagutzen. Euskal Herrian askoz ezagunagoa nintzen Vaya Semanitaren garaietan.
Azken hilabeteotan Miss Gipuzkoan epaimahaikide, Mango markaren festa bat, GQ magazinearen 15. urteurren festa, Cibeles Madrid Fashion Week-en aurkezpena... horrelako ekitaldi mordoxka izan dituzu. Lanera edo ondo pasatzera?
Egia esan, pixak bat utzi nahian nabil; gehiegi azaltzea ez zait ona iruditzen. Prentsa arduradunak aukeraturiko tokietara joaten naiz, promozio gisa.
Zein giro izaten da horrelakoetan?
Mangorenean, adibidez, argazkia egin, desfile bat ikusi eta etxera. Ni beti izan naiz joan, laurekin hitz egin, lagunak badira hobe, eta afalordurako etxera. Festa gustatzen zait, baina nire lagunekin... Egia esan, adina nabaritzen hasia naiz horretan ere. Donostiara etortzen banaiz bai, ateratzen naiz afaritxo bat egitera, baina bestela, Madrilen, ia ez naiz ateratzen.
Festa hauetan ezaguturiko baten bat, bereziki harritu zaituena.
Jende asko ezagutu dut. Harritu, ez dakit... Joan den astean, adibidez, Maria Castro ezagutu nuen, Sin tetas no hay paraiso telesaileko Jessy. Kristoren neska jatorra iruditu zitzaidan.
Europar MTVetarako iragarki bat egin zenuen Sara Montielekin batera; nolakoa izan zen esperientzia?
Zoragarria. Andre horren curriculuma izugarria da. Jende askok ez daki Ameriketako Falcon Crest telesail mitikoan ateratzeko aukera izan zuela eta ez zuela egin, berak Espainian bizi nahi zuelako... Egia da, batzuetan, bere munduan dagoela; ematen du izar rola jokatzen ari dela, baina nik uste despistea ere badela. Iragarkian "marvelus!" soilik esan behar zuen, baina bigarren egunean ahaztu egin zitzaion testua. Zuzendariak "action!" eta berak "excuse me, I forgoten the sentence!", serio-serio. Sekulako puntuak dauzka... Oso ondo konpondu ginen eta gerora mantendu egin dugu harremana; kafetxoren bat hartzeko gelditu izan gara, eta Madrilen Nunca es facil estreinatu genuenean, ni ikustera etorri zen antzokira.
Interneten sartu eta zure ehunka irudi ikus daitezke, gehienak oso seduzitzaileak. Zer inpresio eragiten dizu ikusten dituzunean?
Hasieran kosta egiten zitzaidan jarrera horiek hartzea. Bakoitzak badauka gustatzen zaion hori seduzitzeko modu bat, eta zuzendariek edo argazkilariek normalean eskatzen zidaten femme fatale hori ez zetorren bat nik buruan neukanarekin. Arraro ikusten nuen nire burua, zure ahotsa grabatuta entzuten duzunean gertatzen den bezala; ni al naiz hori? Kar, kar, kar...
Baina denborarekin ikasi egiten duzu, eta ohitu egiten zara.
Facebooken jarraitzaile taldea ere badaukazu, 600 kide baino gehiagorekin. Zeinen ederra, zeinen polita eta nolako neska puska zaren diote denek. Beste zer gustatuko litzaizuke irakurri ahal izatea?
Ez dakit... Suposatzen dut nire lanari buruz nire itxurari buruz baino gehiago hitz egitea gustatuko litzaidakeela. Egunero nire lana hobetzen saiatzen naiz, hobeto egiteko ideiarekin jaikitzen goizero... eta daukadan aurpegia, berriz, ez da nire meritua. Baina, beno, ez naiz kexatzen idazten dizkidatenekin. Denetarik irakurri ahal izan dut gainera.
Aktore izateko ametsa zenbateraino dago beteta? Zer daukazu egiteke?
Egin nuen lehen lanarekin bete zitzaidan amets hori. Aktore bezala lan eginda zer sentitzen den sentitu nahi nuen, eta ezagutzen dut dagoeneko. Lanean jarraitzea da orain nire ametsa.
Zein proiektu dituzu orain esku artean?
Antena3 kateak telebistarako, Interneterako eta sakelekoetarako aldi berean eskaintzen duen 3.0 programazioaren aurkezlea naiz. Robot bat naizela suposatzen da, eta neure irudi digitalizatu bat ateratzen da pantailan. Gustura nabil grabaketetan, aldiro erregistro eta tonu ezberdin bat eskatzen baitidate.
Gero, antzezlan bat ere ari naiz prestatzen. 19:30 du izena, eta apirilaren 22an estreinatuko dugu Bilboko Arriagan. Uste dut Euskal Herri osoan ibiliko garela.
Pantaila handira jauzia egiteko irrikarik?
Gauza txikiak egin izan ditut zinemarako, baina ez nik nahi nukeen bezainbeste. Gogotsu nabil, baina zinema gutxi egiten da, eta hor muturra sartzea zailagoa da. Hala ere, lehen telebistan aritzen ziren aktoreak ez zituzten aintzat hartzen, eta orain telebistako aurpegi ezagunak bilatzen dituzte, jendea zinemara erakartzeko... Gustura egingo nuke.

Telesail bat. Sex and the City. "Ingelesez ikasteko erabili nuen. Sei denboraldiak hiru aldiz dauzkat ikusita, jatorrizko bertsioan".
Pelikula bat. Celda 211. "Oso ona".
Aktore bat. Juan Diego. "Eszena batean begirada soilarekin eragin zidan negarra. Zoragarria da".
Liburu bat. Paulo Coelhoren Brida.
Afizio bat. Billarra. "Txukun nabil azken aldian".
Donostia ala Madril. "Biak, noski".

Nerea Garmendiaren kuttunak