Nerea Alias: "Leku guztietara berandu iristen naiz

Nerea Alias: "Leku guztietara berandu iristen naiz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nerea-alias-quotleku-guztietara-berandu-iristen-naiz/@@download/image/72p60.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Nerea Alias: "Leku guztietara berandu iristen naiz
Anoetarra. 23 urte. Capricornus. Basaurin topatu dugu, ETBko “Egin kantu” saioa prestatzen. “Haurrekin jarraitzen dut, baina kalean aritzeak ez du zerikusirik plato lanarekin”. Hamaika gauzari dio alergia Nereak: “Polenari, katuei, akaroei, tomateei, fruitu lehorrei…”. Lagunekin txutxu-mutxuan aritzea bereziki gogoko du, baita zinemaz gozatzea ere.



Arrunt laket dut: Lo egitea, eta egunean, gutxien-gutxienez, zortzi ordu behar izaten ditut.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Indarkeria erabiltzen duten pertsonak. 

Lasaigarri zait: Musika. Oro har, euskarazkoa, baina Manolo Garcia, Chambao… ere gogoko ditut.
Sutan jartzen nau: Jende erasokorrak.

Gustura irakurri nuen: Patxi Zubizarretak aspaldi oparitutako "Poxpolo kaxa bat bezala" liburua. 
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Ikasi behar izaten ditudan gidoiak. Eta askotan geratu naiz, gainera!

Bertutea: Eskuzabala naiz.
Akatsa: Leku guztietara beti berandu iristen naiz.

Ametsa: AEBetara bidaiatzea; Los Angelesera, adibidez.


Amesgaiztoa: Nire herria zapalduta ikustea.

Barre algara eragiten dit: Nire bi lagunek txisteak kontatzeko duten iaiotasunak. Xelebreak dira, benetan!

Negargura ez dut urruti: Filmak ikusten, batik bat. Oso sentibera naiz, baita negartia ere; agian, gehiegi. 

Urrea: Gurasoei.
Ikatza: Jende gaizto asko dago, baina ikatza ere ez dute merezi.

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Atea gutxitan ireki dut, baina orduan, erabat. Etxean, une honetan, 'maizter' batekin bizi naiz.
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Kalabazak jasoa eta emana naiz. Jaso ditudanak, gainera, oso mingarriak izan dira.

Nerea, 'Egin kantu!': Bat aukeratzekotan, 'Egin kantu' saioko kanta.
Non ez zenuke kantuan egingo? Dagoeneko lotsa erabat galdua dut. Beti izan naiz marisaltsera samarra!

Hatzak zupatzen ditut: Mondejuak eta odolkiak janez.
Gogoko ez dudan jakia: Porru-patata.

Dirua ordainduko nuke: Zoriontasuna lortzearren.
Ez nieke xentimorik ere emango: Sobera daukatenei.

Aste Santuan oporretara joateko leku apropos bat? Irla bat: adibidez, Menorca.
Aste Santuko zein baraualdi ez duzu begiko? Debekuak ez ditut batere gustuko.