Sare sozialak zenbat eta gehiago erabili, orduan eta asegabeago sentitzen dira neraberik gazteenak euren bizitzekin
Zenbat eta gehiago egon sare sozialetan, orduan eta asegabeago sentitzen dira nerabeak euren bizitzarekin, batez ere neskak. Hori dio behintzat Natur Communications aldizkarian argitaratu den ikerketa batek. Ikerketa honetan 10-21 urte bitarteko 17.000 gazte aztertu dira.
Cambridge eta Oxford unibertsitateetako ikertzaileek uste dute zaurgarrien garai honetan direlako gertatzen dela hau. Nerabezaroan garunean aldaketak gertatzen dira, aldaketa hormonal eta sozialekin batera. Honegatik, zaurgarriagoak dira adin honetakoak sare sozialetan agertzen diren edukietara.
Ondorio hauetara iristeko Erresuma Batuan bizi ziren 72.000 pertsonari galdetegi bat pasa zioten. Guztiek erantzun zuten zenbateraino zeuden aseta euren bizitzekin eta zenbat denbora igarotzen zuten egunean euren lagunekin hitz egiten eta zenbat sare sozialetan. Parte-hartzaileak zazpi aldiz izan ziren galdetuak 2011-2018 urteetan zehar.
Nerabe gazteenek erakutsi zuten sare sozialetako erabilerarekin harremanik negatiboena, euren bizitzako asebetetzean eragiten baitzien. Egunero sare sozialak ez zituztela erabiltzen ziotenen 16-21 urte bitarteko gazteek asebetetze handiagoa adierazi zuten bizitzarekin, egunean zazpi ordu edo gehiagoz erabiltzen zituztenekin alderatuta.
Ikerketaren bitarren etapan, ikertzaileek 10-21 urte bitarteko 17.409 gazte galdegin zituzten, sare sozialen eragina zehatzago ikertzeko asmoz. Zazpi urtetan zehar burutu ziren galdetegiak.
Eskuratutako ondorioen arabera, 11-13 urte bitarteko neskak dira eragin negatiborik gehien pairatzen dutenak sare sozialen gehiegizko erabileragatik. Aipatu behar da ikerketako datuak 2018. urtera artekoak direla, ondoren pandemia iritsi zen eta horrekin sare sozialen erabilerak gora baino ez du egin, bere eragin positibo zein negatiboekin.

