Neomak, Verde Prato eta Janus Lester izango dira Elorrioko Musikaire jaialdian
Uda eta kultura uztartzen dituen Elorrioko Musikaire jaialdiaren hogeita hirugarren edizioa egingo dute gaurtik hilaren 29ra bitarte. Egitarauan adin guztietarako ekintzak izateari eman diote garrantzia eta askotariko jarduerak izango dira: musika, antzerkia, dantza... Emanaldi gehienak plazan izango dira, eta hiru saio Lariz jauregiko lorategian eskainiko dira.

Gaur, Deabru Beltzak taldearen Circle of fire ikuskizuna izango da plazan, 22:30ean. Bihar, 22:30ean, Neomak arituko da plazan eta igandean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute plazan, 19:00etan.
Gainerako hitzorduak honakoak izango dira: uztailaren 14an, Antonio Lizana; uztailaren 15ean, Verde Prato; uztailaren 16an, Ruper Ordorika; uztailaren 21ean, Soul Teller; uztailaren 22an, O sister!; uztailaren 23an, dantza garaikidea: La medida que nos ha de dividir (Qabalum) / Out of the blue (LaRutan)/ Hellouses y Goodbyeses (Wako) / eta Through natura”(Sekai); uztailaren 28an, Janus Lester; eta uztailaren 29an, Nico Wayne Blues Band.

