Neomak, Airu eta Kulto Kultibo hautatu dituzte AEInRuta musika zirkuitoan aritzeko

Neomak, Airu eta Kulto Kultibo hautatu dituzte AEInRuta musika zirkuitoan aritzeko Lau kontzertu jotzeko aukera izango dute, eta hedabideetan euren lanaren zabalkundea egiteko laguntza jasoko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neomak-airu-eta-kulto-kultibo-hautatu-dituzte-aeinruta-musika-zirkuitoan-aritzeko/@@download/image/airu.png
2022/11/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau kontzertu jotzeko aukera izango dute, eta hedabideetan euren lanaren zabalkundea egiteko laguntza jasoko dute.
Neomak, Airu eta Kulto Kultibo hautatu dituzte AEInRuta musika zirkuitoan aritzeko

Neomak, Airu eta Kulto Kultibo euskal taldeak izan dira aukeratuak AIEnRuta musika zirkuitoan aritzeko, eta, ondorioz, hainbat kontzertu eskainiko dituzte 2023ko lehen sei hilekoan. AIEnRuta programaren edizio bakoitzak bi ziklo izaten ditu: lehenengoa, urtarriletik ekainera, eta bigarrena irailetik abendura. Espainiako Estatuko kazetari, areto-programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osatutako batzorde batek hautatu ditu taldeak.

Lehenengo hautaketa honetan, hamasei talde eta bakarlari egongo dira guztira, tartean aipatutako Euskal Herriko hiru taldeak. AIEren laguntza ekonomikoa jasoko duten lau kontzertu izango ditu talde bakoitzak. Horrez gain, komunikazio-plan bat izango dute hainbat hedabide espezializatutan, eta Radio 3 irratiko hiru programatan ere agertuko dira.

Aurrez hainbat talde edo bakarlarik parte hartu izan dute zirkuito honetan, hala nola, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen, Verde Prato edota Ezpalak, besteak beste.