Nekazaritzak Paris hartu du

Frantziako hiriburua bisitatzeko asmoa baduzue, ez harritu kaleko zelaitxo eta lorategietan tulipan eta arrosen ordez azalore eta azenarioak topatzen badituzue. Parisko alkatetzak ordenantza berria onartu du, eta aurrerantzean, bertako bizilagunek elikagai osasuntsu eta jasangarriak nonahi landatzeko baimena izango dute.
Neurriak hala dio: aurrerantzean, paristarrek hiriko edozein puntu berdetzeko aukera izango dute, dela etxeko terraza, bulegoa, parke bat, lorategi bat, teilatuak edota zuhaitzetako inguruak. Hala, hiriak kutsadurari eta kontsumismo masiboari aurre egin nahi dio, baratze urbanoen iraultza martxan jarriz.
Noski, danak ez du balio nekarazi kalekumeentzat; baratze urbanoak hezteko metodo jasangarriak erabili beharko dituzte, pestizidak ekidinez. Gainera, udalaren baimena izan beharko da baratze horiek aurrera eramateko, eta hiru urtez luzatuko dituzte, egindako lana gainbegiratuz. Trukean, udalak ereite-kit bat eskainiko die parte hartzaileei.