nekazal kooperatiba saritua

nekazal kooperatiba saritua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nekazal-kooperatiba-saritua/@@download/image/201112129470doha.jpg
2012/12/13
berria
Dohan, Qatarren, hezkuntzaren berrikuntzarako mundu mailako WISE kongresua egin dute. Bangladesheko BRAC proiektua saritu dute, 1972tik 35.000 eskola txiki ireki dituen nekazal kooperatiba; Vietnamgo unibertsitateek hezkuntza baliabideak partekatzeko darabilten VOER proiektua; eta Sueña Letras ekimena, haur gorrei bigarren hizkuntza irakasteko Txile, Mexiko eta Argentinako Teknologia Inklusiboen Garapenerako Zentroetan gauzaturikoa. Garapen bidean diren herrialdeak izan dira, etorkizuna irabazteko daukaten gogoaren seinale, ekimen gehien aurkeztu dutenak.