Nekatoeneako literatura sorkuntzarako deialdia egin dute

Nekatoeneako literatura sorkuntzarako deialdia egin dute Hautatutako egileak egonaldia egingo du Hendaiako etxean hilabetez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nekatoeneako-literatura-sorkuntzarako-deialdia-egin-dute/@@download/image/fb7ffe0e-c11f-4343-a716-3a2933cef988.jpeg
2022/04/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

 

Argazkia: Jakes Larre (EKE)

Hautatutako egileak egonaldia egingo du Hendaiako etxean hilabetez.
Nekatoeneako literatura sorkuntzarako deialdia egin dute

Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, euskal idazle batentzako egonaldia antolatu dute beste behin Hendaian kokaturiko Abbadia Eremuko Nekatoenean. Getariako Elkano Fundazioaren partaidetza izango da aurten ere, eta, beraz, hamabigarren egonaldi honetan Juan Sebastian Elkano eta lehen mundubirak izandako ondorioen edota izan dituen eraginen inguruko hausnarketa gauzatzea proposatzen zaie idazleei. 

Deialdia euskaraz idazten duten egileei zuzendua da. Literatura generoaren hautua librea bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia…), literatura sorkuntzak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago jorratu beharko ditu: nabigazioa, esplorazioa, aurkikuntza, kartografia, astronomia, ontzigintza,... Bestalde, publiko gazteari zuzendutako proposamenak ere baloratuko dira. 

Deialdiaren irabazleak, 2022ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean apartamendua izango du, eta 1.500 euroko diru-laguntza. Egonaldia bukatutakoan, topaketak aurreikusi dituzte, Hendaian eta Getarian bereziki, egilearekin.

Hautagaitzak ekainaren 6rako aurkeztu behar dira posta elektronikoz: jfrahier@hendaye.com. Formularioa ere beteta bidali beharko da horretarako.