Nekane Lasa: "Nire buruan konfiantza dut"

Nekane Lasa: "Nire buruan konfiantza dut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nekane-lasa-quotnire-buruan-konfiantza-dutquot/@@download/image/42p52-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Laupabost ziklo-kros eta mendi-bizikleta txapelketa garrantzitsu irabazi ditu. "Garaipena botika ona da", dio. 22 urte. Piscis. Doctor Deseo oso gogoko du. Zumarragakoa. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean laugarren ikasturtea egiten ari da.

Arrunt laket dut: Jatea. Denetik. Ogizale bezain gozozalea naiz. Bazkalburukoak oso gogoko ditut. Hori gozamena!

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Azterketa garaian, lanak aurkezteko presioa. Gehiegizkoa izaten da.


Lasaigarri zait: Mendian ibiltzea. Baita paisaia ederrak ikustea ere.

Sutan jartzen nau: Kadeteetako txirrindulari mutil batek elite mailako neska batek baino dirusari hobea izateak.  


Gustura irakurri nuen: "¿Quién se ha llevado mi queso?" liburua. Motza eta sakona iruditu zait.

Loak hartu ninduen irakurriz: Gauez, liburua ona bada ere, seko geratzen naiz. Kontuak atera!


Bertutea: Pertsona baikorra naiz, eta neure buruarengan konfiantza dut.

Akatsa: Pixka bat burugogorra naiz. Arrazoia ez dudala onartzea kosta egiten zait, batez ere, arrazoia dudala uste dudanean.


Ametsa: Txirringa munduan gozatzea, eta ahalik eta ondoen ibiltzea.

Amesgaiztoa: Behin, txapelketa garrantzitsu bat hasi eta ez nintzela sekula iristen amestu nuen.


Barre algara eragiten dit: Ikasketetako lagun pare batek.

Negargura ez dut urruti: Goibelaldian, gauzak okertzen zaizkidanean.


Urrea: Mendiari. Edertasun horri eutsiko balio…

Ikatza: Politikariei eta telebistan azaltzen diren txutxumutxuetako pertsona horiei.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez dut ate askorik jo, harreman luze pare bat izan baitut.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Gutxi jo arren, beti segurura jo izan dut.


Hatzak zupatzen ditut: Gazta tartarekin.

Gogoko ez dudan jakia: Gibela! Txikitatik gorroto dut gibela.  


Dirua ordainduko nuke: Ikasketak amaitzeagatik! Oraindik ere ez ditut amaitu!
Ez nieke xentimorik ere emango: Emakumezkoen kirola bultzatzen ez dutenei.