Negutegi efektua sortzen duten gasen maila maximo historikora iritsi da

Negutegi efektua sortzen duten gasen maila maximo historikora iritsi da Munduko Metereologia Erakundeak (MME) ohartarazi duenez negutegi efektua sortzen duten gasen maila maximo historikoetara iritsi da Pariseko Akordioa hitzartuta ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/negutegi-efektua-sortzen-duten-gasen-maila-maximo-historikora-iritsi-da/@@download/image/1544420292712.jpg
2019/11/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Munduko Metereologia Erakundeak (MME) ohartarazi duenez negutegi efektua sortzen duten gasen maila maximo historikoetara iritsi da Pariseko Akordioa hitzartuta ere.
Negutegi efektua sortzen duten gasen maila maximo historikora iritsi da

Erakundeak urtero argitaratzen du gas kontzentrazioari buruzko txostenean azaltzen du dioxido karbono kontzentrazio (CO2, negutegi efektuaren erruduna) mundialaren batez besteko historikora iritsiko da. 2018an 2017arekin alderatuz %0.56 igo da kontzentrazioa txostenaren arabera.

Industrializazio aurreko kontzentrazioekin alderatuz hau %147 gehiago da eta azken 10 urteekin alderatuz, azken urteetan inoiz baino gehiago hazi da. MMEko idazkari nagusia den Petteri Taalasek gogorarazi duenez CO2a mendeetan mantentzen da atmosferan eta ozeanoetan eta horregatik, honen kontzentrazioa egungo arazorik larrienetako da.

CO2an horren kontzentrazio altuena azkeneko aldiz orain dela 3-5 milio urte inguru eman zen eta orduan Lurraren tenperatura 2-3 gradu epelagoa zen eta itsasoaren maila egungoa baino 10-20 metro altuagoa. Deus egin ezean 3-5 gradutan igoko da tenperatura mende honen bukaeran.

Aurkeztutako txostenean metanoaren maila ere erakusten da, berotegi efektuaren bigarren arrazoietakoa dena, eta honek ere maximo historikoa eskuratu du industria aurreko garaiaren kopurua bikoiztuz (%259).

Datu hauek ikusirik etorkizuneko belaunaldiek klima-aldaketa gero eta larriagoen ondorioei egin beharko diete aurre MMEren komunikatuaren arabera. Ondorio horien artean dauden tenperaturen igoerak, itsasoaren mailaren igoera eta ur zein lurreko ekosistemen aldaketak.