Neguko ordutegiak eragina du gure gorputzean

Neguko ordutegiak eragina du gure gorputzean Asteburuan hasi dugun ordutegi berriak eragin zuzena du gure fisikoan zein gure psikean; badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neguko-ordutegiak-eragina-du-gure-gorputzean/@@download/image/cuando-es-el-cambio-de-hora-llega-el-horario-de-invierno-y-no-sera-la-ultima-vez.jpg
2019/10/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Asteburuan hasi dugun ordutegi berriak eragin zuzena du gure fisikoan zein gure psikean; badakizu zergatik?
Neguko ordutegiak eragina du gure gorputzean

Igandean ordubete gehiago egin genuen lo, eta dagoeneko nabari ditugu ordu aldaketaren ondorioak; goizago ikusi dezakegu egunsentia, baina 18.30etarako gau itxia dugu. Datozen hilabeteak urteko ilunenak dira, eta horrek badu eraginik:

  • Argi faltak hezurrei, azalari eta bihotzari eragiten die: Kalean argi gutxiago jasotzen dugu, eta gainera, eguraldi txarrak etxean denbora gehiago igarotzera eramaten gaitu. Ondorioz, datozen hilabeteetan inoiz baino argi gutxiago jasotzen du gure gorputzak. D bitamina metabolizatzeko arazoak izan ditzakegu, gure muskulo eta hezurrei kalte eginez; gainera, bihotz arazoak ere eragin ditzake argi faltak.
  • Etxean gelditzeak gure sistema inmunologikoa kaltetu dezake: Defentsak ahuldu egiten dira ez badugu ariketa fisikorik egiten. Eguraldi txarra egin arren, garrantzitsua da ahalik eta gehien irtetea, gripeak eta katarroak ekidin nahi baditugu behintzat. 
  • Iluntasuna eta depresioa: Ziur aski hilabete ilun hauetako ondorio nabarmenena gure gogoak jasaten duen beheraldia izaten da. Argi faltak depresioa eragin dezake; triste, nekatuta eta apatiko sentiarazi gaitzake. 
  • Kirola egiteko zailtasuna eta jateko gogoa: Eguraldi txarrak, hotzak eta argitasun faltak kirola egitea galarazi gaitzake. Garrantzitsua da astean ordu batzuk ariketa fisikoa egitera bideratzea, gure gogoa eta gorputza mantentzeko. Aldiz, hilabete hauetan urte guztian gehien jaten dugun garaia da; hotzak gosea pizten digu, eta kaloria handiko platerak jateko gogoa pizten zaigu.