Neguari ongi etorria emanez Jupiter eta Saturnoren konjuntzioarekin

Neguari ongi etorria emanez Jupiter eta Saturnoren konjuntzioarekin 60 urtetan ez da berriro errepikatuko gaur gaueko fenomeno astronomikoa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neguari-ongi-etorria-emanez-jupiter-eta-saturnoren-konjuntzioarekin/@@download/image/adobestock-397999736.jpg
2020/12/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

60 urtetan ez da berriro errepikatuko gaur gaueko fenomeno astronomikoa!
Neguari ongi etorria emanez Jupiter eta Saturnoren konjuntzioarekin

Gaur, abenduak 21, urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena biziko ditugu, urtero moduan; neguari ongi etorria emanez sartuko gara solstizioan, baina aurten, berezitasun eder batekin; Jupiter eta Saturno planeten konjuntzioa. Mende erdia baino gehiago igaroko da gaur gaueko fenomeno astronomiko hau berriro errepikatu arte.

Aurten, Saturno eta Jupiter elkarrengandik nahiko gertu mantendu dira urte osoan zehar, eta azkenik, guztiz elkartuko dira gaur gauean. Horren gertu egongo dira, zaila izango dela biak bereiztea. Erraza izango da fenomenoa bereiztea; prismatiko batzuk eta zeru izartsua nahikoak izango dira. Jakin oso fenomeno arraroa dela, azken aldiz 1623an gertatu zela eta ez dela 60 urtera arte errepikatuko berriro.

Eta zer da zehazki zeruan ikusiko duguna? Bada izar ala planeta distiratsu eta handiegia dirudien zerbait; zehazki, ilargi betearen bostena duen tamainadun argia ikusiko dugu zeruan. Eta noiz ikusi daiteke? Arratsaldeko azken argi izpiekin batera!