NEGUAREN AZKEN LOA

NEGUAREN AZKEN LOA Nekatu da bolada baterako hotza, sentimendu arrotza, bakardadearen arotza, elurrez estali diguna, sumendi dugun bihotza. Eta segidan dator hirugarren pausoa, udaberriaren lehen argi lanbroa, eguzkiaren atari goxoa, gure denbora neurtzen duten zuhaitzetan, erortzen ez den hostoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neguaren-azken-loa/@@download/image/NORBERE_BAIONAa01(1).jpg
2017/03/07
erreportajea

Bud Letona

Nekatu da bolada baterako hotza, sentimendu arrotza, bakardadearen arotza, elurrez estali diguna, sumendi dugun bihotza. Eta segidan dator hirugarren pausoa, udaberriaren lehen argi lanbroa, eguzkiaren atari goxoa, gure denbora neurtzen duten zuhaitzetan, erortzen ez den hostoa.
NEGUAREN  AZKEN LOA

Martxoa, marzo, mars… Lagunekin zerbait egiteko geratu naiz, asmoak izaten ditugu maiz, baina erabakitzearen gaitz, berandutzen zaigu garaiz, C’est la vie esanaz. Ea hilabete honetan nahieran orrazten dugun inertzia, musika maite nuen baina orain nahiago dut antzerkia, bertso saio edo herri bazkaria, hautatu zure irri iturria, bizirik sentitzea delako, geure buruari egiten diogun omenaldia.

 

TXOTXONGILO ETA INAUTERI

Zer dugu ba inguruan? Eskuz Ezku konpainiaren menpe txotxongilo eta dantza erakustaldia martxoaren 3an, Boucauko Paul Vaillant Couturier aretoan. Hilaren 4an, Baionako inauteriak, gaztetxearen inguruan bilduko dira goizez gazte ta helduak, eta berotuko ditu karrika ibilaldi eta bazkari baten goxoak.


Eta post-rock zaleak bildu daitezela, martxoaren 13an, Biarritzeko Atabal aretoan, Cloakroom oholtzan lehen, Russian Circles ondoren, musika instrumental otzan zein ozen, batek daki noraino arakatuko gaituzten. Musika dosi bat gehiago leku berean, Eric Truffaz Quartet eta Amorante taldeak pausatuko zaizkigu eta azalean, hilaren 23ko gauean.

 

KORRIKA GOAZ, IRITSI ARTE

Martxoaren 11n ospatuko da Zornotzako Gazte Eguna, benetan egitarau mardula, erraldoi, kalejira, batukada, bazkari eta kontzertu eguna. Eta adi arte eszenikoen maitale! Donostiako arte eszenikoen azokak martxoaren 6tik 9ra hartuko baititu hiriko zenbait gune.

Eta Korrika Kulturalaren karietara, hilabeteko azken bi asteetan, hurbildu Irisarrin izango den Korrikako argazkien erakusketara, lasterketak bete dituelako jadanik ia lau hamarkada, lekuko izateak mereziko du hala!

Entzun dezagun, beraz, besoak zabalik, udaberriaren kantua, astindu gogo biziz, asteen hanka eta burua. Eta alperkeriari aukera bat ematen diozunean, geldi egotea lehenesten denean, jakizu norbait arimak biluzten dabilela momentu berean, bihotza irekiz mikrofono aurrean, aske oholtzaren babesean. Segi! Segi kalera derrrepentean, apirila dugula gainean!