'Negu hurbilak' filma Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ahal izango da

'Negu hurbilak' filma Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ahal izango da Donibane Garazin, Baionan eta Hendaian izango dira proiekzioak, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/negu-hurbilak-filma-ipar-euskal-herriko-zinemetan-ikusi-ahal-izango-da/@@download/image/GGvJvXaXgAAhptD.jpeg
2024/05/21
Donibane Garazin, Baionan eta Hendaian izango dira proiekzioak, besteak beste.
'Negu hurbilak' filma Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ahal izango da

Negu Kolektiboaren Negu Hurbilak (2024) filma Locarnoko 76. Zinemaldian estreinatu zen eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Otsailaren 23an Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hainbat tokitan programatu zen, eta herriz herriko zirkuituan jarraitzen du. Orain, bihartik uztailaren hasiera aldera, Ipar Euskal Herriko hainbat zinemetan izango da ikusgai.

Honako hauek izango dira filma ikusteko hitzorduak: Getarian, maiatzaren 23an; Donibane Garazin, maiatzaren 24an eta 30ean; Baionan, hilaren 22tik 27ra, 29an eta 31n, eta ekainaren 2an eta 3an; Donapaleun, maiatzaren 29an; Kanbon, maiatzaren 30ean; Urruñan, ekainaren 1ean; Donibane Lohizunen, ekainaren 4an; eta Hendaian, uztailaren 3an. 

Filmak ihesaldi baten istorioa kontatzen du eta isolamendua, itxarotea eta nortasun irrika ditu gaitzat. ETAk  jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du eta emakumezko gazte bat ihesi joango da, muga zeharkatzeko asmoz. Hala, Zubieta herrira iritsiko da. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasuna ezagutuko du. Denbora igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren leku horretan, gaztearen ihesaldia gero eta korapilatsuagoa bilakatuko da.

Jone Laspiur  aktoreak  gorpuztu du protagonista eta Zubietako herritarrak izan ditu bidelagun.