Negu Gorriak 1990-2001

Otsailean, bost urte beteko dira Negu Gorriak-ek Galindo auzia irabazi, eta garaipen hura ospatzeko, taldeak azken kontzertuak eman zituenetik. Orain, distantziatik ikusita, testigantzaren zapore berezia hartzen du Negu Gorriak-en historia jasotzen duen dvd honek. Hamaika urtetan egindako lana, eta pasarte ahaztezin asko ikus daitezke bilduma honetan: Herrera de la Manchako kartzelaren eta Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean emandako kontzertuak, Hitz Egin jaialdia, Borreroak baditu milaka aurpegi bideokliparen grabazio egunak
gauza hunkigarri gehiegi, hemen guztiak laburbiltzeko. Negu, zuena da garaipena!