Egungo abestiak sekula baino tristeagoak dira
Abestien letrak ere belaunaldi ezberdinen aldaketa sozialak islatzen dituzte. 50-60ko hamarkadako abestiei erreparatzen badiezu, ohartuko zara gai asko ez direla egun entzun litezkeenaren antzekoak. Egungoak alaiagoak ala tristeagoak ote dira?
1980. urtetik aurrera, tristura eta bakardadea ohikoagoak bilakatu dira kantuen letretan. Aldiz, maitasun adierazpenak eta poza arrakastadun kantuetan topatzea ez da horren ohikoa.
Cambridge-ko Unibertsitateak burututako ikerketa batek Billboard Hot 100 zerrendetako abestiak aztertu ditu 1965. urtetik 2015. urtera arte. Horretarako, abestiaren hitzak bi taldetan banatu dituzte: baikorrak eta ezkorrak. Emaitzek erakutsi dutenez, hitz ezkorrak nagusitzen joan ziren urteek aurrera egin ahala. "Gorroto" hitza batez ere, izugarri hazten joan da. Gainera, ebidentzien arabera, letra ezkorrek emaitza hobeak lortzen dizute abesti arrakastatsuen zerrendetan.
Zergatik ordea? Hipotesi baten arabera, egokitzapen funtzioa dute adierazpen artistikoek. Elkarrekintza sozialak simulatzeko eta pertsonengan pentsamenduak sortzeko baliagarriak dira. Ikuspegi honen arabera, arteak eszenario hipotetikoak planteatzen ditu, gure erreakzio kognitibo eta emozionala proban jarriz eta entrenatuz.
Artean adierazpen negatiboak egitean, berau jasotzen duenarentzat kontsolamendua izan liteke, sentitzea ez dagoela bakarrik bere beldur edo tristezietan. Esandakoa, bizi dugun garai zailei gehituz, ez da harritzekoa egun abesti tristeagoak sortu eta kontsumitzea.

