NBE-ak munduko herrialde guztiei klimagatik larrialdi-egoera ezartzera dei egin die

NBE-ak munduko herrialde guztiei klimagatik larrialdi-egoera ezartzera dei egin die Nazio Batuen erakundeko zuzendari nagusia den Antonio Guterres-ek argi esan du herrialdeek jada ekintza zuzenak hartu behar dituztela berotegi efektua sortzen duten gasekin amaitzeko. Hori dela eta, pasa den larunbatean aldaketa klimatikoa geratzeko egindako bilera birtualean munduko herrialde guztiei eskatu zien klimagatik larrialdi-egoera ezartzera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nbeak-munduko-herrialde-guztiei-klimagatik-larrialdi-egoera-ezartzera-dei-egin-die/@@download/image/f792bb7ac8c6be2b9c289fd279cc9cb2.jpg
2020/12/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nazio Batuen erakundeko zuzendari nagusia den Antonio Guterres-ek argi esan du herrialdeek jada ekintza zuzenak hartu behar dituztela berotegi efektua sortzen duten gasekin amaitzeko. Hori dela eta, pasa den larunbatean aldaketa klimatikoa geratzeko egindako bilera birtualean munduko herrialde guztiei eskatu zien klimagatik larrialdi-egoera ezartzera.
NBE-ak munduko herrialde guztiei klimagatik larrialdi-egoera ezartzera dei egin die

Larrialdi-egoera karbono mailetan neutralitatea lortu arte luzatu beharko litzatekeela dio Guterres-ek: 2020ak sekulako urtea behar zuen klima aldaketarentzat. Pariseko akordioa sinatu zuten herrialde guztiek euren igorpenak murrizteko planak aurkeztu behar zituzten, planetaren berotzea geratzeko, lehorteak ekiditeko eta beroaldi muturrekoekin bukatzeko. Pandemiak ordea guztia aldatu du. Glasgow-en ospatu behar zen aurten aldaketa klimatikoaren aurkako goi bilera (2021eko azarora atzeratu da). Horren ordez ordea, NBEak bilera birtual bat antolatu zuen aldaketa klimatikoaren aurkako borroka ahaztuta geratu ez dadin.

Guterres-ek argi adierazi zuen: ez goaz norabide zuzenean. NBEn azken txostenen arabera egungo igorpen erritmoarekin planeta 3 gradu berotuko litzateke. Hori dela eta, NBEn arduradunak herrialdeak neurriak hartzen has daitezen nahi du. Izan ere, bere ustez pandemiak guztia berriz berreraikitzeko aukera ematen du eta hori aprobetxatu beharra dago igorpen gutxiko politikak bultatzeko. Benetako ahalegina egin beharra dago orain mundu mailako igorpenak 2030. urterako %45 jaitsi daitezen. Hori dela eta, munduko herrialde guztiak klimagatik larrialdi-egoera deitzera animatu ditu karbono neutralitatea lortu arte, gogoratuz 38 herrialdek jada ezarri dutela larrialdi-egoera.