Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia izango da Iruñean gaurtik aurrera

Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia izango da Iruñean gaurtik aurrera Lau film eskainiko dituzte gaurtik ostegunera, eta egileak ere bertaratuko dira emanaldiaren ostean bizipenak partekatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazioarteko-zinema-eta-ingurumen-jaialdia-izango-da-irunean-gaurtik-aurrera/@@download/image/ecozine.png
2022/05/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau film eskainiko dituzte gaurtik ostegunera, eta egileak ere bertaratuko dira emanaldiaren ostean bizipenak partekatzeko.
Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia izango da Iruñean gaurtik aurrera

Ecozine, Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia, izango da Iruñean egunotan. Zinema jaialdiak sentimendu, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen ditu ikus-entzuleak, "gizartea eraldatzeko arte gisa". Nazioarteko filmak lehiatuko dira Sail ofizialean, ostegunera bitarte. Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.

Sarrera libreko lau emanaldi eskainiko dituzte Iruñeko Golem Baiona aretoan: gaur, One Earth. Tutto é connesso; bihar, Amuka; etzi, Ophir; eta ostegunean, La senda del pastor. Emanaldiak 19:30ean izango dira, eta pelikulak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Filmeen inguruko xehetasunak esku-orrian bildu dituzte eta trailerrak ere ikusgai daude webgunean

Bertaratzeko asmoa izanez gero, aldez aurretik eskuratu beharko dira gonbidapenak txarteldegian.