Nazioarteko ordezkariak Gazte Topagunean izango dira

Nazioarteko ordezkariak Gazte Topagunean izango dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazioarteko-ordezkariak-gazte-topagunean-izango-dira/@@download/image/20082296944GazteTop(Nazioarte).jpg
2012/12/13
berria
Gazte Topaguneko eta Kamaradak gazte internazionalisten sareko ordezkariek jakinarazi dutenez, Lezoko Gazte Topagunean hainbat gazte internazionalista etorriko dira. Besteak beste, Palestina, Kurdistan, Venezuela, Irlanda eta Hego Afrikako ordezkariak izango dira.

Kamaradak gazte internazionalisten sareko Uberka Bravok eman du Lezon martxoaren 21etik 24ra Gazte Topagunean izango diren nazioarteko ordezkarien berri. Halaber, topaketa internazionalistak ospatuko direla jakinarazi du:
"Aurtengo Topagunearen baitan, eta Kamaradak gazte internazionalisten sarearen ekimenez topaketa internazionalistak ospatuko dira. Topaketa hauen helburua nazioartean gazte mugimenduek eta eragileek bizi duten egoera Euskal Herriratu eta eragile hauei egun Euskal Herriko gazte mugimenduak bizi duen egoera aurkeztea da. Norabide honetan Euskal Herrian egun horietan egongo diren ordezkaritzek aukera izango dute lehen eskuz gure errealitatearen berri izateko. Baina, aldi berean, beraien esku jarriko da kamaradak txokoa, hitzaldi, bideo emanaldi eta erakusketen bidez beraien errealitatea euskal herriko gazteengana hurbil dezaten.
   Hitzaldien edukiak egokiak izan daitezen nabarmendu nahiko genuke hainbat nazioarteko adituk ere parte hartuko dutela hitzaldietan. Haien artean, Michell Collon eta Jean Claude Paye idazle eta pentsalari Belgikarrak izango dira, Julen Arzuaga EH Watcheko kidearekin batera lege antiterroristaren inguruan ematen ari diren eskubide urraketa etengabekoen inguruan aritzeko. Europako eraikuntza prozesuaren inguruan aritzeko Eoin O´Brien Sinn Feineko Europarako arduraduna izango dugu, Walter Wendellin Askapenako kidearekin batera. Eta azkenik, eta anti-globalizazio mugimenduaren inguruan aritzeko Heidi Giulliani izango dugu egunotan Euskal Herrian, Genoako gizarte foroan poliziak eraildako Carlo Giulliani gaztearen ama.
Programa Euskal Herrian egun indarrean dauden gatazka nagusiei begira osatu da, bost  bloke nagusietan banatuz:
a)    Europako eraikuntza eta herriak: autodeterminazio eskubidea aztergai.
b)    Antiglobalizazio mugimendua: Zer ekarpen egin dezakegu?
c)    Lege antiterroristak eta gizarte mugimenduak: Mundua 11-Sa eta gero.
d)    Herri proiektuak VS makro proiektuak: AHTa, Bologna prozesua eta etxebizitza eskubidea  aztergai.
e)    Internazionalismoa: Beste mundu bat eraikitzeko tresna.     

Hauek egunotan izango ditugun delegazioen zerrenda:

b.    Adituak:
        - Eoin O´Brien
        - Michel Collon
        -Jean Claude Paye
        -Walter Wendellin.
        -Julen Arzuaga.
        -Heidi Giulliani

a. Europatik Kanpokoak:
        -Hegoafrika: YCL.
        -Venezuela: Gayones.
        -Kurdistan: DTP, YXK, Ilyssu dam initiative.
        -Palestina: HWC

c. Europarrak
        -Irlanda: OSF.
        -Frantzia: JCR .
        -Grezia: EAAK , Aran eta KOG.
        -Korsika: Ghiuventute independentista.
        -Sardinia: Amanca Pro si, 28 aprili tiscali
        -Bretainia: Emgann.
        -Estatu espainola: Espacio Alternativo.
        -Suisse: Sam
        -Eslovenia: Drago
        -Alemania: ALB, Organisierte Autonomie, Revolution.
        -Portugal: ASEH
        -Dinamarca: SUF, Opror.
        -Holanda:  AGA
        -Txekia: KSM
        -Paisös catalans: Maulets , Cajei , SEPC .
        -Galiza: Ami, Briga , Agir .
        -Castilla: Yesca .
        -Yugoslavia; SKOJ
        -Flandria: VSB
        -Cantabria: Reguelta .   
        -Andalucia: jaleo .
        -Italia: Val di sussa / Askatasuna ZS , Transiti.

Ekimen honen helburua gazte mugimenduan internazionalismoa sustatzeko, Kamaradak gazte sareak daraman ekimenean jauzi kualitatiboa ematea da. Bertan egongo diren delegazioen artean arloz arlo erreferenteak diren mugimendu eta eragileak aurkitu ditzakegu. Bologna prozesua geldiarazi zuten grekoak, Val di Sussako abiadura handiko trena gelditu zuten Italiarrak, Rostockeko G8aren aurkako topaketa mundialak antolatu zituzten alemaniarrak, edota Irlandar herriarentzako Autodeterminazio eskubidea eskuratu zuten Irlandarrak.
Honekin guztiarekin, euskal gazte mugimenduaren mundu mailako loturetan sakondu nahi dugu; herrien arteko komunikazioa hobetuz. Kamaradak sareak herri eta borroken arteko hartu emanean sakontzeko bitarteko bat eskaini nahi dio Gazte mugimenduari".
Informazio gehiago: Kamaradak.org webgunean