Nazioarteko LGTBIQ mugimendua ilegaltzat jo nahi du Errusiak "estremistak" direlako

Nazioarteko LGTBIQ mugimendua ilegaltzat jo nahi du Errusiak "estremistak" direlako Errusiako justizia ministerioak herrialdeko Gorte Gorenari eskera bat egin dio nazioarteko LGTBIQ mugimendu publikoa legez kanpo uzteko. Ministerioak demanda bat aurkeztu du nazioarteko LGTBIQ+ mugimendua estremista bezala izendatzeko eta euren jarduera Errusian debekatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazioarteko-lgtbiq-mugimendua-ilegaltzat-jo-nahi-du-errusiak-estremistak-direlako/@@download/image/Captura de pantalla 2023-11-22 a las 7.56.27.png
2023/11/23
Errusiako justizia ministerioak herrialdeko Gorte Gorenari eskera bat egin dio nazioarteko LGTBIQ mugimendu publikoa legez kanpo uzteko. Ministerioak demanda bat aurkeztu du nazioarteko LGTBIQ+ mugimendua estremista bezala izendatzeko eta euren jarduera Errusian debekatzeko.
Nazioarteko LGTBIQ mugimendua ilegaltzat jo nahi du Errusiak "estremistak" direlako

Neurria, azken hamarkadan LGTBIQ kolektiboaren aurka hartu diren neurrietatik gogorrena da. Putinek, herrialdeko presidenteak, beti jarri ditu "familia balore tradizionalak" bere agintaritzaren erdigunean. Ministerioak ez du zehaztu talde edo kolektibo zehatz baten itxiera nahi duen edo neurria komunitateari modu orokorragoan aplikatuko zaion. Egindako komunikatuan Errusian bertan lan egiten duen LGBT mugimendua ere salatu ditu. "Hainbat seinale eta muturreko manifastizioetan, gorroto sozial eta erlijiosoa behatu" omen dituelako. Audientzia judiziala azaroaren 30erako dago aurreikusita. 

Dilya Gafurova, erbestetik giza eskubideen aldeko Sphere taldea zuzentzen duenak, baieztatu du "errusiar agintariak, beste behin, LGBTQI+ komunitatekoak ere pertsonak direla ahaztu" dutela. "Agintariek ez gaituzte soilik alderdi publikotik ezabatu nahi, talde sozial bezala ere debekatu nahi gaituzte" gehitu du Gafurova-k. 

Iazko azaroan ere, lege proiektu bat onartu zen LGBTIQ+ kolektiboaren "propaganda" moduak debekatzeko. Ondorioz, askotariko liburu eta pelikulen zabalkundea debekatu zen.