Nazioarteko Eski Topaketak, Donostian

Eskiari bultzada emateko asmoz, Nazioarteko Eski Topaketak antolatu ditu Fortuna Kirol Elkarteak martxoaren 13tik 16ra bitarte Donostian. Ekitaldi garrantzitsuena hilaren 13an, osteguna, egingo dute, nazioarteko eskiatzaile profesionalez osaturiko Freeski-Crew taldeak ‘Stammtisch’ lana aurkeztuko baitu Dokan.
Aurten lehen aldiz Nazioarteko Eski Topaketak antolatu ditu Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak, eta ekimena indarrez abiatzeko, Alemania eta Austriako sei eskiatzaile profesional ekarriko dituzte gurera, eskiaren mundua zale edo afizionatu hutsak garenoi hurbiltzera. Freeski-Crew taldea osatzen dute, eta Stammtisch lanari esker amateur kategoriako Film of the Year (urteko pelikularik onena) saria eskuratu zuten iaz Innsbrucken egin zen International Freeski Film Festivalean.
Taldea 2004an sortu zuten, nork bere babesle eta proiektu propioak izan arren, eskiari loturiko bideoak osatu eta Sareratzeko. Haiek arduratzen dira eskura dituzten baliabideen bidez lanak grabatu, editatu eta ekoizteaz, eta jarritako esfortzu eta dedikazioak emaitza ezin hobeak eman zituen iaz.
Filma martxoaren 13an, osteguna, proiektatuko dute Dokan egingo duten ekitaldian, 21:30ean, eta sortzaileak bertan izango dira, haien esperientzia konpartitu eta ikus-entzuleen galderei erantzuteko. Forfaitak, materiala… zozkatuko dituzte, gainera, eta luntxa ere izango da. Ondoren Rude Kanka, Kenke JaJah eta Arasta-K musikariek girotuko dute gaua.
Pistetara!
Ez hori bakarrik: hilaren 15ean, larunbata, Formigalera (Aragoi) joango dira FTP Freestyle Txapelketan gonbidatu moduan parte hartzera, eta hurrengo egunean, igandea, haiekin eskiatzeko aukera izango da eski estazio horretan bertan. Zuk ere teknika perfekzionatu eta haien gomendioak jaso nahi badituzu, Dokako ekitaldian izena eman ahal izango duzu, lekuak mugatuak baitira. Animatu!