Nazioarteko eraikinen irudiak

Nazioarteko eraikinen irudiak Maxwell Tilse ilustratzaile australiarrak bidaia eta arkitekturarekiko zaletasuna uztartzen ditu bere marrazkietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazioarteko-eraikinen-irudiak/@@download/image/Z.png
2021/08/31

 Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudiak: Maxwell Tilse

Maxwell Tilse ilustratzaile australiarrak bidaia eta arkitekturarekiko zaletasuna uztartzen ditu bere marrazkietan.
Nazioarteko eraikinen irudiak

Europan egindako bidaietan hainbat hiri zapaldu ditu Tilsek eta bertako eraikin ikusgarriak marrazki bihurtzen ditu, xehetasunak ondo jasoz. Kanpoaldean marraztea gustuko du baina estudioan amaitu ohi ditu irudiak, ordu askoko lana izaten baita.

Sidneyn jaio eta hazi zen Tilse eta unibertsitatea amaitu ondoren hasi zen motxila hartuta bidaiatzen. Hirietan ikusitakoak bultzatutako sormena marrazkien bidez adierazten hasi zen eta pixkanaka bere bidaiaren parte bilakatu ziren marrazkiak. 

Paperezko ebakigarriek ez dute bost zentimetroko altuera gainditzen baina egokitasun handiz jasotzen ditu tokian tokiko eraikinen ezaugarriak. Gainera, bere marrazkiak eraikinengandik gertu jarri eta argazkia atera ohi du, bien arteko alderaketa egiteko moduan. 

Horretaz gain, Instagrameko kontuan eraikinen inguruko informazioa eta haren inguruko bizipenak idazten ditu argazkiak igotzean.