Nazioarteko Antzerkiaren Egunaren harira, hamaika ekitaldi

Martxoaren 27a Nazioarteko Antzerkiaren Eguna da, eta beroni loturik dozenaka emanaldi, tailer eta jarduera antolatu dituzte Euskal Herri osoan. Besteak beste, Huts Teatroak ‘Publikoari gorroto’ antzezlana aurkeztuko du gaur Donostian, eta Bilbon bi obra eskainiko dituzte gaur eta bihar.
Urtero legez, Nazioarteko Antzerkiaren Egunaren harira, mezu bateratu bat kaleratzen dute antzerkiari loturiko nazioarteko ordezkari eta erakundeek, eta aurtengoan Dario Fo aktore eta antzerkigile italiarra aukeratu dute horretarako. Hain zuzen, hark idatzitako testua euskarara itzuli du Iñaki Iñurrietak armiarma.com atari literarioaren eskariz, eta bertan irakur daiteke.
Era berean, antzerkiari loturiko dozenaka ikuskizun, agerraldi eta tailer eskainiko dituzte egunotan, Euskal Herrian eta baita nazioartean ere. Gure artean aipagarrienak, honakoak izango dira:
Batetik, gaur bertan, martxoak 27, Donostia Antzerki Saria emango diote Huts Teatroak aurkeztutako Publikoari gorroto obrari Victoria Eugenia antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita. Eta segidan, Ander Lipus protagonista duen obra bera aurkeztuko dute aretoko taula gainean. Bilbon, halaber, bi obra aurkeztuko dituzte gaur eta bihar. Lehena Der Productions-ek ekoitzi du, eta bigarrena inprobisazio lana izango da. Biak ala biak Bizkaiko hiriburuko Pabiloi 6 aretoan aurkeztuko dituzte, 20:00etatik aurrera.
Era berean, Artedrama plataformak eta Aulestiko herriak elkarlanean, Aulestiko Topaketak egingo dituzte apirilaren 1etik hasi eta 7ra bitarte. Besteak beste, Ander Lipusek gidatutako formakuntza laborategia eta hainbat artistaren hitzaldiak eskainiko dituzte, eta obra aurkezpenak eta musika kontzertuak ere ez dira faltako.
Antzerkiaz gozatu eta merezi duen tartea egiteko parada ezin hobea izango da, aprobetxatu!