Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera pertsonen %90ak aurreiritziak ditu emakumeen aurka

Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera pertsonen %90ak aurreiritziak ditu emakumeen aurka NBEak argitaratutako ikerketa baten arabera gelditu egin da azken hamarkadan genero ezberdintasunaren beherakada. Izan ere, aurrejuzgu kulturalek eta presioek emakumeen ahalduntzea oztopatzen jarraitzen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazio-batuen-erakundearen-txosten-baten-arabera-pertsonen-90ak-aurreiritziak-dituzten-emakumeen-aurka/@@download/image/argazkia bbc.jpg
2023/06/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: BBC

NBEak argitaratutako ikerketa baten arabera gelditu egin da azken hamarkadan genero ezberdintasunaren beherakada. Izan ere, aurrejuzgu kulturalek eta presioek emakumeen ahalduntzea oztopatzen jarraitzen dute.
Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera pertsonen %90ak aurreiritziak ditu emakumeen aurka

Honenbestez, aukera oso gutxi daude NBEak 2030. urterako zehaztu zuen helburua betetzeko, hau da, genero berdintasuna eskuratzeko. Gizonezkoengan eta emakumeengan "generoari buruzko arau sozial partzialak gailentzen dira mundu osoan: pertsonen %90ak gutxienez isuri bat du" dio Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUD ingeleseko sigletan). 

Emakumeen eskubideen aldeko taldeak eta mugimendu sozialak gora egin badute ere, arau sozial partzial eta COVID-19ak larritutako giza garapenaren krisia dela eta, emakume askok euren diru-sarrerak galdu dituzte, ezberdintasun egoera bere horretan mantenduz, ez aurrera ez atzera. Txostenean PNUDek Generoari buruzko arau sozialen adierazleen jarraipen bat burutzen du 80 herrialde eta eskualdeetako datuak aztertuz galdetegi baten bidez. Guztira munduko populazioaren %85 barne hartzen du ikerketak. 

Azterketaren arabera hamar gizon-emakumeetatik bederatzik funtsezko isuriak mantentzen dituzte emakumeen aurka eta gutxienez isuri bakar bat duen pertsonaren proportzioa bere horretan mantendu da azken hamarkadan. Aurrejuzguak bere horretan mantendu direla alegia. Aurreiritzi gutxien zituzten herrialdeetan, aurrejuzgua %86,9tik %84,6ra baino ez da jaitsi. Adibidez, galdetegia pasa zaienen %69ak gizonezkoak lider politiko hobeak direla emakumezkoak baino sinesten jarraitzen dute, soilik %27ak uste du demokraziarako funtsezkoa dela emakumeek gizonezkoen eskubide berdinak eskuratzea. Ia erdiek, %46ak, uste du lan postu bat eskuratzeko eskubide gehiago dutela gizonezkoek eta %43ak gizonezkoak lider enpresarial hobeak direla. 

Modu kezkagarrian, galdetegia pasa zitzaien laurdenak gizon batek emakumea jotzea justifikatu daitekeen zerbait dela uste du eta %28ak unibertsitatea garrantzitsuagoa dela gizonezkoentzat emakumezkoentzat baino. Emakumeen emaitzak ekonomikoak hobetzeko hezkuntza funtsezkotzat jo izan bada ere beti, emaitzak hauek erakutsi dute haustura bat dagoela hezkuntza-arrakala eta diru-sarreren artea, baita emakumeek gizonezkoek baino ikasketa gehiago dituzten herrialdeetan ere. 

Txostenaren arabera, denboran zeharreko hobekuntza joera "etsigarria" izan da. Aurrejuzguek "oztopoak" sortzen dizkiete emakumeei eta munduko leku askotan "emakumeen eskubideen desegite bat agertu da" dio ikerketak. "Generoari buruzko arau partzialak ez badira erauzten, ez dugu genero berdintasuna eskuratuko" gehitzen du.