Nazio Batuen Erakundeak ozeanoak babesteko akordio historikoa lortu du

Nazio Batuen Erakundeak ozeanoak babesteko akordio historikoa lortu du Itunak itsasoko bioaniztasunaren kontserbazioa bultzatuko du, eta honen erabilera jasangarria nazioen jurisdikziotatik kanpoko guneetan. Aurrerapauso handia da ozeanoak babesteko bidean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nazio-batuen-erakundeak-ozeanoak-babesteko-akordio-historikoa-eskuratu-du/@@download/image/foto-fascinante-olas-oceano-azul-cristalino.jpg
2023/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Itunak itsasoko bioaniztasunaren kontserbazioa bultzatuko du, eta honen erabilera jasangarria nazioen jurisdikziotatik kanpoko guneetan. Aurrerapauso handia da ozeanoak babesteko bidean.
Nazio Batuen Erakundeak ozeanoak babesteko akordio historikoa lortu du

Hamarkada luze bat negoziazioetan egon ondoren, Nazio Batuen Erakundeko herrialde-kideak azkenik akordio batera iritsi dira. Honen helburua itsasoko bioaniztasuna bermatzea da eta itsasoaren erabilera jasangarria bultzatzea nazioetako jurisdikzioetatik at. 

Ozeanoetako Itun Globalak itsas gune babestuak finkatzeko oinarriak jarri ditu. Itunean herrialdeek zin egin dute gutxienez ozeanoen %30 babestera iritsiko direla 2030. urterako. Konpromisoari 30x30 deitu diote, 2030. urterako ozeanoen %30 babestuta egon behar baita. Helburu erraldoia da, kontuan hartuta egun ozeanoen %3 soilik dagoela babestuta. Modu honetan, tratatu berriak mugak jarriko dizkie arrantzari, nabigazio errepideei eta esplorazio jarduerei, adibidez, ur sakonetako meatzaritzari. 

Greenpeace-eko Pilar Marcos-en esanetan, "akordio historikoa da ozeanoen babeserako eta, oro har, natura eta pertsonak babesteko". Itun honen bidez, herrialdeek hitzak alboratu eta ekintzak jarri beharko dituzte martxan ozeanoak babesteko eta krisi klimatikoari aurre eginez, milioika animalia eta pertsonen bizitzak salbatzeko. 

Europar Komisioak ere ospatu egin du akordioa eta ziurtatu du Europar Batasuna berehala jarriko dela lanean egindako promesak erralitate bihurtzeko.