Nawal El Saadawi: Emakume izena duen iraultza

Zoriontsu naiz. 80 urte ditut, eta egun hauetan bizitzen ari garenak zoriontsu egiten nau erabat. Honekin egin dut amets! Iraultzari ekarpena egin ahal izatearekin. Egunero ateratzen naiz kalera, manifestazioetara.
Nawal El Saadawi idazle egiptoarraren hitzak dira, Mubarak erori baino lehenagoko igande batean, telefonoz Suediako Feministiskt Perspektiv aldizkariari emandako elkarrizketan. Telefonoa eskegi eta kalera aterako zen, edo hurrengo libururen baterako orrialdeetan islatuko zuen hamarkada luzeetako diktadura erortzen ikusteak sortu dion sentimendu eztanda.
Orain erraza baita diktadura edota diktadore hitzak erabiltzea Egiptoz eta presidente ohiaz hitz egitean, baina Mendebaldeko herrialdeak eta hedabideak hango erregimenaren bidelagun zirenean ere, Nawal El Saadawik liburuak eta liburuak idatzi eta argitaratu zituen egiptoarren egunerokotasuna bere gordinean islatuz, gainetik literaturaren soinekoa jantzi arren.
Nawal El Saadawik (Kafr Tahla, Egipto, 1931) badaki zer den zapalduta egotea eta zapalduta sentitzea. Hamarkadak daramatza emakumeen eskubideak eta eskubide politikoak aldarrikatuz, bidea kartzelarekin ere ordaindu duen arren. Ez du amore eman, noski. Bidegabekeriak, emakumeen ahotsa eta zapalkuntza ozen aldarrikatu beharrak, eta gure baitan ditugun belo ikusezinak kendu beharrak eraman zuten hainbat liburu idaztera eta batean eta bestean hitzaldiak ematera.
Medikuntza ikasi ondoren, nekazari ingurune bateko osasun etxean aritu zen lanean, eta han sortu zitzaion emakumeen egoeraren eta zapalkuntzaren kontzientzia. Lehen bi senarrekin izandako esperientziak areagotu egin zion feminismoa aldarrikatzearen beharra, feminista arabiar nabarmenenetakoa bihurtu arte. Gaur egungo nazioarteko politika eta ekonomia esklabutasunaren sistema patriarkatu modernoa da, El Saadawiren hitzetan.
Goiz hasi zen ikusten eta sentitzen zuena literaturaren galbahetik pasatzen. Emakume sendagile baten memoriak (1958) liburua, esaterako, mugarri izan zen feminismo arabiar garaikidean, eta ordudanik liburu asko argitaratu ditu emakumeek emakume izate hutsagatik hainbat alorretan bizi duten zapalkuntza islatuz.
Emakume sendagile baten memoriak (1958).
Munduko gizon bakarraren heriotza (1974).
Ez daukagu lekurik paradisuan (1979).
Bi emakume bakar batean (1983).
Imanaren erorketa (1987).
Maitasuna petrolioaren garaian (2009).

Bibliografia