'Naufragoak' abentura reality-a estreinatuko dute gaur gauean ETB1en

'Naufragoak' abentura reality-a estreinatuko dute gaur gauean ETB1en Karibe itsasoan galdu ondoren, "bizirauteko erronka gogorrei" aurre egin beharko diete lehiakideek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naufragoak-abentura-reality-a-estreinatuko-dute-gaur-gauean-etb1en/@@download/image/naufragoak.png
2022/09/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Karibe itsasoan galdu ondoren, "bizirauteko erronka gogorrei" aurre egin beharko diete lehiakideek.
'Naufragoak' abentura reality-a estreinatuko dute gaur gauean ETB1en

Udazkenarekin batera, programa berriak izango dira ETBn eta horietako bat izango da Naufragoak abentura reality-a. EITBk azaldu duenez, zazpi bikote eta bikoterik gabe parte hartuko duten lau lehiakide izango dira saioan, eta "beraien bizitzako erronka gogorrenari" aurre egin beharko diote itsasoan galdu ondoren.

Karibe itsasoko zazpi uharteetan bizirauteko joko eta proba gogorrak egin beharko dituztela aurreratu dute. Gainera, bertako klimak ere esperientzia zailduko diela nabarmendu dute, hezetasuna, puntako tenperaturak, armiarmak, sugeak, eta moskitoak baitira han nagusi. 

Lur Errekondo eta Iñigo Vicens arituko dira aurkezle lanetan eta astearte gauetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Horretaz gain, astelehen, astearte eta asteazkenetan hamabost minutuko saio bereziak eskainiko dituzte eguerdiko albistegiaren ondoren, momentuan momentuko informazioa eta material esklusiboa emateko. Halaber, reality berriak bere tartea izango du Biba Zuek! saioan.

Bestalde, sare sozialetan ere izango da saioaren edukiez gozatzeko aukera, Izaro Bereziartua influencerraren eskutik. Twitter, Instagram, TikTok eta eitb.eus-eko kontuetan izango da saioaren nondik norakoak jarraitzeko aukera.