Naturkultura azoka Muskizen

Datorren urriaren 17an Naturkultura azoka antolatuko dute Muskizen. Kontsumo irrazionalaren aurkako ekimena da, honek ingurumenean eragiten dituen kalteen inguruko kontzientziazioa bilatzen duena.
Halako egun bat Muskizen antolatzearena ez da kasualitate hutsa, bertan baitago Petronor, enpresa kutsatzaileetan kutsatzaileena. Testuinguruak, beraz, aldarrikapenerako ezin hobea dirudi.
Kontsumo arduratsuaren aldeko hainbat taldek standak jarri eta hitzaldiak emango dituzte egun osoan zehar. Horretaz gain, zonaldeko produktu naturalak izango dira salgai eta bertako animaliak ikusgai. Umeentzako jolas gunea ere prestatuko dute, ura aurrezteko gailuak banatuko dituzte eta meatzaritzaren museoa bisitatzeko aukera eskainiko dute.
Bazkari herrikoian bete ahal izango dute sabela hurbiltzen diren guztiek, eta osasunaren nahiz ingurumenaren aldeko elkarretaratzea ere aurreikusi dute.
Eguna borobiltzeko, Ama Say eta Zea Mays taldeek doako kontzertua emango dute gaueko 20:00etatik aurrera San Joan poligonoan. Eurek ere bat egin nahi baitute ingurumena eta gure osasuna babestearen aldeko aldarriekin.