Naturan inspiratutako musika-lanak konposatzeko gazteen lehiaketa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak
Gipuzkoako Paisaiak izeneko lehiaketak Gipuzkoako gazteen artean konposizioa eta interpretazioa bultzatu nahi du. Ingurumena eta musika uztartu dituzte horretarako: "Musika tresna didaktiko bikaina da bizi ditugun ingurumen arazoen errealitatearen inguruan sentsibilizatzeko gazteak. Adierazpen artistiko izatetik haratago, musikak munduaren sonoritatea laguntzen du sentsibilizazio tresna gisa, ingurumenaren inguruko kontzientzia eta enpatia handiagoa sortuta, arrazonamendu kritikoa garatuta eta gazteenen konpromiso etikoa indartuta".
Hiru kategoriatan erreportorio berria sortu nahi da: orkestra sinfonikoa, ganbera musika eta pianoa. 36 urte arteko gazteek har dezakete parte, gehienez ere bi kategoriatan, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango dute kategoria bakoitzeko.
Lanak Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan aurkeztu beharko dira azaroaren 30a baino lehen. Epaimahaiak konposizio-teknika, gauzatze-mailaren egokitasuna eta obren originaltasuna baloratuko ditu. Kategoria bakoitzeko irabazleak saria jasoko du.

