Natura farmako psikiatrikoak baino ahaltsuagoa da

Natura farmako psikiatrikoak baino ahaltsuagoa da Oliver Sacks neurologo famatuak New York-eko lorategi botanikora eramaten zituen bere pazienteak. Bertan behatu ahal izan zuen naturak pazienteengan zuen efektu sendatzailea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/natura-farmako-psikiatrikoak-baino-ahaltsuagoak-da/@@download/image/jardin-botanico-nueva-york-231117.original.jpg
2019/06/27

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Oliver Sacks neurologo famatuak New York-eko lorategi botanikora eramaten zituen bere pazienteak. Bertan behatu ahal izan zuen naturak pazienteengan zuen efektu sendatzailea.
Natura farmako psikiatrikoak baino ahaltsuagoa da

Munduko hainbat filosofietan lantzen da lorategietara joan eta hauek zaintzearen ohitura. Naturarekiko hurbiltasunak eta norbere gorputzaren mugimenduak sentitzeak pentsamenduari mesede egiten diola dirudi. Beharbada Voltaire ondorio hauetara iritsi zelako aholkatuko zuen “norbere lorategia” zaintzea.

Oliver Sacks neurologo eta pentsalaria ere iritzi berdinekoa da. Horregatik ez da harritzeko bere azken urteetan honako hau idatzi izana: Medikuntza praktikatzen daramadan 40 urte hauetan farmakoak erabili beharrik gabeko bi terapia ezinbesteko aurkitu ditut gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteentzat: musika eta lorategiak.

Kontenplazioa landu gorputza sendatzeko
Sacks-entzat lorategiak beti izan ziren, ume zenetik, espazio harrigarriak. Bere oroimen miragarria gai zen landare espezie ezberdinak erraztasunez gogoratzeko. Oxford-en ikasten zuenean askotan joan ohi zen pentsatzera Ingalaterrako unibertsitate honetako lorategi botanikora. Lorategi eta parkeetan ez baitira soilik zuhaitz eta landareak landatzen, mundu ikuspegi osoak ere bai.

Lorategi botanikoak XVI. mendean hasi ziren azaltzen Europako hiri ezberdinetan. Amerika eta Asiako nabigazioetatik ekarritako lagin begetalak erakusteko sortu ziren. Behin-behineko eta beti osatugabe dagoen album bat bezala ulertu daiteke lorategi botanikoa.

Arlo terapeutikoan, lorategi horiek frogatu zuten naturan zehar paseo xume batek zenbat on egin dezakeen. Sacks-ek New York-en Beth Abraham ospitalean lan egiten zuenean hauxe esan zuen: Bere lorategiei esker soilik izan zen jasangarria, baita nire pazienteentzat ere.

Sacks-ek lan egiten zuen ospitalea New York-eko lorategi botanikoaren aurrean zegoen eta askotan eramaten zituen pazienteak bertara: Beraiek ospitaleaz eta lorategiaz bi mundu ezberdin balira bezala hitz egiten zuten.

Zer da bada lorategiek guregan eragiten dutena? Sack bera ere ez zen gai izan galdera honi erantzuteko, baina halere ez zuen dudarik efektua erreala zela: Ezin azaldu dezaket zehazki naturak nola eragiten duen lasaitasunen eta nola antolatu dezakeen gure garuna, baina nire pazientengan ikusi ditut bere botere berriztagarri eta osatzaileak. Kasu askotan, lorategiak eta natura edozein botika baino ahaltsuagoa da.

Parkinsonak jotako pazienteak, bere senideak ezagutzen ere ez dituztenak eta ez dakitenak sardexka bat erabiltzen, bat-batean arrokak eskalatzen dituzte, haziak landatzen dituzte eta, momentu batez “paziente” izateari uzten diote.

Natura terapia
Sacks-ek uste du bizidun eta naturarekiko guren maitasunaren errudunetakoa aireztaztapen eta argiztapen gutxiko eraikinetan ikasi, lan egin eta bizitzea dela, hauek naturatik baztertuak baitaute. Aukera gutxi ditugu gune berdeak bisitatzeko etxetik lanerako bidean: Osasunean naturak duen efektua ez da espiritual edo emozionala bakarrik, baita fisiko eta neurologikoa. Ez dut dudarik garunaren fisiologian aldaketa sakonak islatzen dituela eta beharbada, baita egituran ere.

Hori horrela ote den ikusteko dago, baina ez dugu horren baieztapenik behar jakiteko parke edo menditik ibiltzean zer nolako askatasuna sentitzen den. Beraz, hartu egunero tartetxo bat zuretzat naturaz inguratuta.