Natura eta ingurumenarekin lotutako Gnat Zinema erakusketa otsailaren 27an hasiko da

Natura eta ingurumenarekin lotutako Gnat Zinema erakusketa otsailaren 27an hasiko da Donostiako Antzoki Zaharrean emango duten 'Amalur' filmarekin emango diote hasiera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/natura-eta-ingurumenarekin-lotutako-gnat-zinema-erakusketa-otsailaren-27an-hasiko-da/@@download/image/zabortegi.png
2024/02/21
Donostiako Antzoki Zaharrean emango duten 'Amalur' filmarekin emango diote hasiera.
Natura eta ingurumenarekin lotutako Gnat Zinema erakusketa otsailaren 27an hasiko da

Gnat Zinema, Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakusketaren IV. edizioak zinema eta natura maite dituzten ikus-entzuleak bilduko ditu otsailaren 27tik martxoaren 1era, Donostian eta Tolosan. Lau film proiektatuko dituzte eta hitzaldi eta tailerrak ere izango dira.

Edizio honetan aurkeztuko diren lau filmen artean izango da Egoitz Susok zuzendutako Amalur. Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da otsailaren 27an. Solasaldia ere egingo dute zuzendariarekin. Hilaren 28an Carlos de Hitaren Con el oído del búho proiektatuko dute, naturaren soinu-paisaietan egindako bidaia, animalia basatien lengoaiak eta horiek adierazten dituzten agertokiak esploratuta. Saio berezi batean, Hitak soinu-tailerra egingo du ikusleekin.

Hilaren 29an, berriz, Antzoki Zaharrak Hijos del Hielo erakutsiko du, Kolonbiako glaziarren babesari buruzko kontakizuna, eta, ondoren, Zertarako balio du naturak? izeneko zineforuma egingo dute, Unai Pascual filmaren egileak gidatua. Amaitzeko, Tolosako TOPICen itxiko dute erakustaldia, De parque en parque: Doñana dokumentalarekin. Emanaldiaren ondoren, Joaquin Araujok eta Miguel Delibesek hitzaldia emango dute.

Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira eta esteka honetan lor daitezke: https://gip.eus/sarrerak