NATURA ENTZUTEAK OSASUN MENTALA HOBETZEN DU

NATURA ENTZUTEAK OSASUN MENTALA HOBETZEN DU Ziurrenik ez dizut ezer berririk esango, guztiok sentitu gara lasaiago naturaren erdian. Bada orain, genekiena baieztatzera dator zientzia: naturaren soinuek estresa eta antsietatea murrizten laguntzen dute eta gure osasunean sekulako onurak ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/natura-entzuteak-osasun-mentala-hobetzen-du/@@download/image/shutterstock_516051958-1024x683.jpg
2021/04/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ziurrenik ez dizut ezer berririk esango, guztiok sentitu gara lasaiago naturaren erdian. Bada orain, genekiena baieztatzera dator zientzia: naturaren soinuek estresa eta antsietatea murrizten laguntzen dute eta gure osasunean sekulako onurak ditu.
NATURA ENTZUTEAK OSASUN MENTALA HOBETZEN DU

Pandemia hasi zenetik, gomendiorik errepikatuena ekidin leku itxiak izan da. Bada COVID-19a saihesteko bakarrik ez da erabilgarria gomendio hau. Izan ere, aire zabalera ateratzeak gogo aldartea hobetzen du eta depresio sintomak arintzen ditu. 

Onura horiei, ditugun debekuak gehitzen badizkiogu, pertsona asko eta asko hasi dira espazio naturaletara maiztasun gehiagoz joaten. Plan hauek egungo egoerara egokitzeaz gain gure osasun mentalean sekulako onurak ditu. 

Estatu Batuetako Michigango Unibertsitateak burututako ikerketa batean 68 parke naturaletako soinuak aztertu ziren. Naturak sortutako soinu ezberdinak alderatu ziren, hala nola txorien kantua edo uraren mugimendua, gizakiek sortzen zituztenekin. Frogatu zuten naturaren soinuek osasuna hobetzen dutela, estresa eta antsietatea gutxituz. 

Aurkikuntza hau giza eboluzioarekin lotuta egon liteke. Gune naturaletatik datozen soinuek inkontzienteki segurtasun sentsazioa helarazten digute. Aldiz, naturalak ez diren soinuek arrisku egoerak helarazten dizkigute eta osasunean eragin negatiboa izan lezakete. 

Ikerketak ondorioztatu du gure osasunean uraren soinuak duela eraginik onuragarriena. Txorien kantuek ere estresa eta nekea arintzen laguntzen dute. Uraren soinuaren garrantzia gure oinarrizko elementua delako bizitzeko izan daiteke. Gainera, uraren jarraipen horrek bestelako soinuak ezkutatzen ditu. Bestalde, frogatu dute hirietako parkeek ere gure osasuna hobetzen dutela, bizi garen espazioa atseginago bilakatzen baitute. Geroz eta sendagile gehiagok gomendatzen diete euren pazienteei espazio naturalak hauek dituzten onurengatik, jarduera fisikoa egin dezaten edo eguzkiak sortzen duen D bitamina eskuratu dezaten. Hala ere, orokorrean ez dute gomendatzen txorien kantuan entzutean, nahiz eta beste gauza guztiak bezain garrantzitsua suertatu daitekeen. 

Ikerketa hau aurrera eraman dutenek espero dut lan honekin sendagileek paseo gehiago gomendatzen naturara. Hori bai, gune natural batera joaten garenean ez dezagun ahaztu berau aurkitu dugun bezala uztea.